AIRELINEA ETA BIDAIA-AGENTZIEK EZINGO DIZUTE KOBRATU ZURE TXARTELAREN DATU PERTSONALAK ZUZENTZEAGATIK

Datuak Babesteko Espainiako Agentziak (DBEA) ebazpena eman du zentzu horretan, eta, horren arabera, airelinea eta bidaia-agentzia batzuei behartzen die online kontratazioetan akats ortotipografiko bat gertatzen denean beren datu pertsonalak zuzentzearen truke bidaiariei kobratzeko praktikarekin bukatzera. Horrela, zuzenketa orok doakoa izan beharko du, justifikaziorik gabeko edo gehiegizko egoeretan izan ezik (txartelaren titularrak frogatu beharko du ez … Gehiago irakurri

EKA/ACUVEK LEGEZKOTASUN-ITXURA HARTZEN DUTEN WEBGUNEEN BIDEZ EGINDAKO INBERTSIOENGATIKO IRUZURRAK AREAGOTU DIRELA OHARTARAZI DU

Azken asteotan bi salaketa iritsi zaizkigu 70.000 eta 65.000 €-ko inbertsioengatik, pertsona ospetsuekin egindako publizitate-bannerrak erabilita. Itxura batean legezkoa diruditen arren, inbertitzaileari ahal den diru guztia ateratzeko baliatuko den beste gune batera bideratzen dute finean. Egoera larri horren aurrean, herritarrei ohartarazi nahi diegu kontu handiz ibili behar dutela finantza-produktuetan edo kriptotxanponetan gauzatutako inbertsioei dagokienez. Burtsa, … Gehiago irakurri

ZURE HIPOTEKAREN BALDINTZAK BIRNEGOZIATU NAHIAN BAZABILTZA JAKIN BEHARREKOA

Bankuak gure hipoteka berrikusten du maiz prezioa eguneratzeko. Eragiketa honen bidez, gaurkotu egiten da gure hipotekaren erreferentziazko indizearen balioa. Hipoteka aldakorretan, interes hori bi partek osatzen dute: erreferentziako indizeak (Euríborra da Espainiako hipoteka gehienek aintzat harturiko indizea) eta diferentzialak. Laburbilduz, gure hileko kuota aldatu egiten da euriborraren bilakaeraren arabera. Hipotekak, oro har, urtero berrikusten dira, … Gehiago irakurri

M15, KONTSUMITZAILEEN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA: ENERGIA-ITURRI GARBIAGOETARA TRANTSIZIOA

Martxoaren 15ean Kontsumitzaileen Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Data jakingarria, kontsumitzaileen osasuna, segurtasuna eta interes ekonomikoak defendatzea eta euren eskubideak ezagutzea, erakunde eta organismo publiko guztien lana dela gogorarazteko balio diguna alegia. Historia apur bat Data hau aipatua eta gogoratzeko modukoa da, John F. Kennedy-k ezarri baitzuen pertsona guztiek eskubidea zutela zenbait onura izateko, klaseak … Gehiago irakurri

EKA/ACUVEK SALAKETA JARRI DU YELMO FILMSEN AURKA

Elkarteak antzeman duenez, Yelmo zinemak berriki hasi dira debekatzen aretoetan beren establezimenduetatik kanpo erositako elikagai eta edariak sartzea, eta informazio-kartelak jarri dituzte, honako hau adieraziz: “Konpainiak ez du bere instalazioetan YELMOtik kanpo erositako elikagai edota edaririk sartzen uzten, sarrera-eskubidea erreserbatuz”. Gure ustetan, konpainiaren aretoetako sarreran inposatutako abusuzko fenomenoa da honakoa. Neurria joan den asteburuan sartu … Gehiago irakurri