Aukeratu argiaren fakturan erregulatutako tarifa. Formula aldatzea doakoa da

Zer gertatzen da argiaren tarifekin? Jakin badakigu prezioekin etengabe gainditzen ari diren errekorrak -bata bestearen atzetik-, oraindik ere gorakadan. Inork ez du azalpenik ematen, eta lau erraldoiek milioika irabazi lortzen jarraitzen dute, erabat neurriz kanpo. Bistan da Espainiako agintariek ez dutela lehia zaintzen osasuntsua izan dadin. Familien % 40 erregimen arautuaren barruan dago, eta gaur … Gehiago irakurri

Zafiro Tours, gure bazkideetako biri Covid pandemia dela eta bertan behera utzitako ikasketa-bidaia baten zenbatekoa ordaintzera behartuta

EKA/ACUV-k erdietsi du Zafiro Tours S.A bidaia-agentziaren aurka jarritako demanda haren bazkideen aldekoa izatea. Demandatuak bezeroak inolaz ere gogobetetzen ez zituen hautabideak proposatzen zituen. Gasteizko Mendebaldea Institutuak Futuroscope Paraíso Herbehereak 2020 izeneko ikasketa-bidaia antolatu zuen ikasleentzat, iazko apirilaren 11tik 20ra bitartean. Baldintzak negoziatze aldera, ikasturte amaierako bidaia-batzorde bat eratu zen, taldearen eta haren kideen ordezkaritza-ahalmen … Gehiago irakurri

COVID-19: KONTSUMOKO ARAUDIAREN ANALISIA

Publikatutako Errege-Dekretuek legediaren aldaketa esanguratsuak ekarri dituzte, baita kontsumoko araudiaren aldaketak ere. EKA/ACUV-ek adierazi nahi du onartu berri diren neurri hauek pertsona kontsumitzaileen eskubideen benetako murrizketa suposatzen dutela. Hipoteka luzamenduari dagokionez, nahiz eta kontrakoa adierazi den arren, hainbeste dira eskatzen diren baldintzak, luzamendua oso kontsumitzaile gutxiri izango zaiola aplikagarri, egoera latzean dauden asko eta asko … Gehiago irakurri

ALARMA EGOERA ETA EPEAK

ZER GERTATZEN DA “EPE”ekin ALARMA EGOERAN? COVID-19ak eragindako alarma egoera honetan, kontsumitzaileen eskubideekin erlazionatutako tramite askotarako legez ezarritako epeak era orokorrean aldatu edota eten egin dira. EPE PROZESALAK: Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren (BJKN) Batzorde Iraunkorrak programatuta zeuden egintza judizial guztien etenaldia edota atzerapena erabaki du Espainiako nazio osoan alarma egoerak indarrean jarraitzen duen bitartean. Justizi … Gehiago irakurri

ETXEZ-ETXEKO SALMENTAKO ENPRESA BAT IRUZURRA EGITEN ARI DA GASTEIZEN TXORROTAKO URARENTZAKO IRAGAZKIEKIN

AMVISA-k (Vitoria-Gasteizko Udal Urak, AB) etxez-etxeko salmentan diharduen enpresa bati buruz alerta zabaldu du. Enpresa horrek urarentzako iragazkiak saltzen ditu Vitoria-Gasteizko sareko ura “egokia baina ez osasungarria” delaren aitzakiarekin. AMVISA-k Vitoria-Gasteizko sare publikoko ura erabat seguru eta osasungarria dela ziurtatzen du eta enpresa horrek kontsumitzaileei iruzurra egiteko erabiltzen duen amarrua azaltzen du. Horrez gain, hauxe … Gehiago irakurri