Tindategien zerbitzuen araudia

INFORMAZIOA JENDAURREAN Eskaintzen dituzten zerbitzuen gehienezko prezioak, erabilienak diren pieza bakoitzari buruzkoak. BEZa barne dagoen edo ez adierazi behar dute. Tindategiaren ardurapean utzitako jantzia galtzean edo hondatzean eta konpontzerik ez dagoenean guri dagokigun kalteordaina jasotzeko eskubidea. Kalteordainaren kopurua zerbitzu-emailea eta bezeroaren artean adostu behar da eta ordezkagirian idatzita egon behar du. Zerbitzu osoa edo zerbitzuaren … Gehiago irakurri

Polizan ez zegoen salbuespen bati heltzen zion aseguratzaile batek bidaia kantzelatu baten dirua itzultzea lortu du EKA/ACUVek

EKA/ACUVeko bazkidea den bikote batek www.atrapalo.com weborrian Teneriferako bidaia konbinatu bat kontratatu zuen (Bilbo-Tenerife joan-etorriko hegaldiak gehi hotela) 2015ko azaroaren 26tik 30era egitekoa eta Inter Partner Assistancerekin kantzelazio aseguru bat ere hartu zuen. Senarra orkatilako ebakuntza baten zai zegoen eta bidaiaren hasiera baino hilabete t’erdi lehenago urriaren 20an ebakuntza egiteko deia jaso zuen. Hortaz, eta … Gehiago irakurri

Bilbo-Bartzelona arteko Norwegianen kantzelazioak: kaltetuen eskubideak

Bilbo eta Bartzelona artean Norwegian Airlinesek egunotan bertan behera utzi dituen hegaldien bidaiariek indarrezko arrazoirik gabeko kantzelazioagatiko kalteordain automatikoa jasotzeko eskubidea dute, 250 eurotakoa dena 1.500 kilometro arteko hegaldietan, eta egoera horrek eragin izan ahal dizkien kalteengatik beste ordainketa bat jasotzeko eskubidea ere bai. Konpainiari 250 eurotako konpentsazio automatikoa eskatzeaz gain, bidaiari bakoitzak kantzelazioak sor … Gehiago irakurri

Telefonia eta Internet kontratatzeari buruzko aholkuak

kontsumoBIDE aldizkariaren 26.ean argitaratutako erreportaia Telefonia- eta Internet-zerbitzuak modu erosoan kontratatu daitezke konpainiaren merkataritza-establezimenduetan, haren webgunearen bitartez edota telefonoz. Hala eta guztiz ere, arreta handiz aztertu behar dituzu egiten dizkizuten eskaintzak, eta pausoa eman aurretik kontratazio baldintzak ondo berrikusi behar dituzu. Kontsumobideren 2015eko Memorian bildutako datuen arabera, telekomunikazio-sektorea erreklamazio gehien jasotzen dituen sektorea da. Kontsumo-bulegoen … Gehiago irakurri

EDP Naturgasek arbitraje bat galdu du kontratuan hizkuntza-zehaztugabetasunagatik

Paradoxikoki, informazioko eta komunikazioko deitzen dugun gaurko gizartean, komunikatzeko oraindik ere gure tresna nagusia den hizkuntza, hitzak, gero eta okerrago erabiltzen dira; gero eta okerrago hitz egiten da eta idazten da, sintaxiari, ortografiari eta ahozko zein idatzizko testuen edo mezuen zehaztasunari gero eta garrantzi gutxiago emanaz. Baina gure bizitzan garrantzitsuenetarikoak diren gauza batzuk hitzez eginda … Gehiago irakurri