HIPOTEKEN INGURUKO LEGE BERRIA: DEKALOGO LABURRA

HIPOTEKEN INGURUKO LEGE BERRIA: DEKALOGO LABURRA

HIPOTEKEN INGURUKO LEGE BERRIA EKAINEAN INDARREAN SARTUKO DELA AURREIKUSTEN DA.

1.- Hipoteken inguruko lege berriak xedatu du bankuek gestoretza, notariotza, erregistro eta Egintza Juridiko Dokumentatuen Gaineko Zerga ordaindu beharko dutela. Bezeroek, berriz, tasazio gastuak ordaindu beharko dituzte.

2.- Hipoteka hartuko duen orok eta abal-emaileek notarioaren bulegotik pasatu beharko dute doako aholku juridikoa jasotzeko.

3.- Bankuak bezeroei nori bere kontratuaren alderdi nabarmenak norbere baldintzekin batera eman beahrko dizkie.

4.- Jabetzaren Erregistroak ezingo du inskribatu Auzitegi Gorenak deklaratutako abusuzko klausularik.

5.- Ez da preskripzio eperik egongo klausulen gehiegikeriarik salatzeko.

6.- Aldez aurretiko amortizazioa: aldakorra den hipoteka batean lehenengo hiru urteetan komisio 0,25ekoa izango da gehienez, edo 0,15ekoa lehenengo 5 urteetan. Aldiz, hipoteca finko batean %2koa izan daiteke 10 urtetan zehar eta 1,5ekoa gainerako epean zehar.

7.- Gutxienez, 12 kuota ez ordaintze egon arte, bankuak ezingo du exekuzio prozesurik hasi.

8.- Bankuek bizitza edota etxe asegurua galdatu ahalko dute, baina bezeroak norekin kontratatu erabaki ahalko du.

9.- Bezeroaren onurarako diren produktuak lotu ahalko dira.

10.- Zoru klausulen aplikazioa guztiz debekatuta egongo da.

Utzi iruzkina