MARTXOAK 15: KONTSUMITZAILEEN ESKUBIDEEN MUNDU EGUNA

MARTXOAREN 15-ERAKO 15 PROPOSAMEN

1. Administrazio eskudunen jokaera

Administrazioaren zaintza eta zehapen jarduera handitu behar da merkatu-eragileek indarrean dagoen kontsumitzaileen inguruko legeria bete dezaten. Espainiak ez du kontsumitzaileak babesten dituen legeriarekin arazorik, legeria horren betearazpenarekin baizik.

Zehapenen kopuruak ekonomikoki konbentzigarriak izan beharko lirateke.

2. Elikadura

Kalitatezko elikadura bermatu beharko litzateke eta elikagai fresko, bertakoak, ekologiko eta denboraldikoen kontsumoa sustatu beharko litzateke ultraprozesatu eta enbasatuak alde batera utziz.

Adingabeei dagokienez, elikagai prozesatuen eta azukre kopuru handiak daramatzaten produktuen publizitatea mugatu beharko litzateke. Espainia, Europa maialan haur-obesitate kopuru handienetakoa duen herrialdeetako bat da.

3.- Kontsumitzaile ahula

Kontsumitzaile zaurgarriaren definizioa akordatzea beharrezkoa da, faktore ekonomikoan oinarrituz, baina ezaugarri pertsonalak eta familiarrak ere kontuan izanik (adina, formakuntza, hizkuntza, osasuna, beharrak, egoera soziala, egoera familiarra…)

Kontsumitzaile guztiek oinarrizko hornikuntza zerbitzuetara sarbide erraza izan beharko lukete (argia, berogailu eta hotz-sistemak, ura, garraioa eta telekomunikazioak).

Ezingo da zerbitzu horien hornikuntza eten egoera zaurgarrian dauden pertsonei, bereziki adindabeei, adineko pertsonei edo denboraldi kritikoan daudenei.

4.- Asozioazionismoaren sustapena

Kontsumitzaileen elkarteek duten funtzio soziala lantzen laguntzen dituzten neurriak ezarri beharko lirateke, funtzio horiek izanik: errepresentazioa, kontsumitzaile eta erabiltzaileen interes orokorren babesa, kontsumitzaile eta erabiltzaileen gutxiagotasun egoeraren orekatzea.Erakunde horien sustapena ezin da programa zehatzen laguntza ekonomikoetara mugatu, elkarteak berak indartzeko laguntza ekonomikoa egon beharko litzateke, kontsumitzaileen babesa lantzen laguntzen duten egitura sendoak kontsolidatuz.

5. Bezeroaren Arreta Zerbitzuaren Legea

Zerbitzu hauen gutxieneko kalitatea bermatzeko (bereziki sarbidean eta gestio eta erreklamazioen kalitatean), Bezeroaren Arreta Zerbitzuaren Legearen proposamena berrartu beharko litzateke.

2017 martxoaren 2ko EBJA epaiaren berehalako aplikazioa exijitzen dugu, 902 bezalako zenbakien erabilpena debekatzen duena horrelako zerbitzuetarako.

6.- Arazoak konpontzeko ordezko bideak

Egiazko eta efektiboak diren mekanismoak ezarri beharko lirateke, kontsumitzaileen arazoak konpontzeko aukera eskainiz eta bide judiziala sahiestuz. Enpresa publikoak, ondasun eta zerbitzu estrategikoak (oinarrizko hornikuntza zerbitzuak) hornitzen dituztenei kontsumo arbitraje sistemara gehitzea proposatzen diegu edo antzeko beste sistemetara.

Horrela, izaera loteslea eman behar zaiela iruditzen zaigu kontsumitzaileek erreklamazioak jartzen dituzten erakunde publikoek emandako erresoluzioei: Banco de España, CNMV, Dirección General de Seguros, AESA, etb.

7.- Ingurumena eta iraunkortasuna

Ingurumenaren babesa sustatzen duten politikak eraiki beharko lirateke, ez bakarrik Europatik datozenak, ingurumen-politiken materian, trantsizio energetikoan eta aldaketa klimatikoaren borrokan herrialde erreferente batean bihurtu beharko ginateke.

Herritarrei zuzendutako formakutza planak diseinatu beharko lirateke kontsumo arduratsua nagusituz.

Hondakinen ez-sortzea sustatu behar da, plastikoen erabileraren murrizpena, gertutasunean eta denboraldiko produktuak erostea, ibilgailu publikoen erabilera sustatzea kotxe pribatuaren erabilera mugatuz eta energia berriztagarriak sustatu.

Kontsumo arduratsuaren alde lan egin behar da, eta elikagaien, uraren eta energia xahutzearen aurka.

Azken finean, kontsumo arduratsua eta iraunkorra sustatu behar da. Enpresek euren produzitzeko eta ondasun eta zerbitzuak sortzeko modua egokitu beharko dute kontsumitzaileen gaur egungo eskakizun iraunkorretara.

8. Sistema elektrikoa

Energiaren prezioa zehazteko prozesu gardena bermatu behar da. Autoritateek zaintze mekanismo azkarrak izan beharko lituzkete prezioaren alterazioa sahiesteko kontsumitzaileen eskubideak babestuz.

9. Finantza-sistema

Finantza-entitateen abusuzko praktikak eta kontsumitzaileen eskubideekin desleialak direnen aurkako mekanismo eraginkorrak artikulatu beharko lirateke.

Kontsumitzaileek azken urteetan aurkeztutako erreklamazio eta prozedura judizialen bolumenak argi uzten du kontsumitzaileak desoreka eta egoera babesgabean daudela sektore horrekiko.

10.- Gainzorpena

Gainzopenagaitik kaltetutako familientzat Porrotaren Legea sustatu beharko litzateke, epaitegie aukera ematen diena zorra guztiz kanzelatzeko behin beste elementu batzuk baloratuta, hauek izanik, zordunen fede ona edo kredituen arrazoiak-egoera.

11.- Datuen babesa

Datu pertsonalak jaso eta gordetzen dituzten entitateei gardentasuna exijitu behar zaie tratamendu horrekiko, bai ordaindutako zerbitzuak direnean baita dohainik direnean ere. Beharrezkoa da ere autoritate eskudunen bigilantzia jarduera berrindartzea.

HAO legearen 58 bis artikuluaren indargabetzea beharrezkoa da alderdi politikoei herritarren iritzi politikoan datu pertsonalak jasotzen baimentzen dueta eta helburu elektoralengatik datu babesak sortzen baimentzen duena.

12. Telekomunikazioak

Operatzaileen abusuzko eta praktika desleialen gaineko bigilantzia eta kontrol gehiago egon beharko litzateke, hala nola: erabiltzaileei eskainitako aurretiazko informazioa, eskaintzen promozioen inguruan emandako publizitatea, portabilitatea eta horren kantzelazioa, permanentzia eta hori bera ez-betetzearen ondoriozko penalizazioaren informazioa edo erreklamazioaren gestioa.

13.- Garraio publikoa

Trenbide eta autobus sareen hobekuntza eta berrikuntzara zuzendutako aurrekontu-partida handitu beharko litzateke. Honek, ibiligailuen, azpiegituren (errepideak, trenbideak, eta gehienbat, geltokiak) eta zerbitzuen (maiztasuna, geltoki kopurua, erabiltzailearentzako informazioa, kontratazio erreztasuna, ordainketa, bezeroarentzako arreta…) mantentze eta kalitate hobekuntza suposatuko luke.

Autobus eta trenek Estatuko lurralde ezberdinen arteko konexioa eratzen du, herritar guztiei sarbidea eskainiz.

14.- Etxebizitza

Etxebizitzara sarrera bermatu behar da alokairua sustatuz. Hau, eskuragarria izan behar da eta maizterraren egonkortasuna bermatu beharko litzateke etxebizitzaren erabileran.

Banku, inmobiliaria, inbertsio-funtsen, Sareb eta administrazio publikoen jabetzapeko etxebizitza hutsak gestionatzeko neurriak ezarri beharko lirateke horren onurarako neurri legal eta fiskalak onartuz.

Egoera zaurgarrian dauden pertsona eta familien etxegabetzea babesteko neurriak onartu beharko lirateke, bai alokairutik datozenean, baita salerosketatik ere.

15.- Eremu ruralak

Hirigunetik urruti dauden eremu ruralen ezaugarri berezia da, leku horietan emanten diren zerbitzuak kalitatezkoak eta efektiboki funtzionalak izan behar direla.

Beste arazo askoren artean, hornidura elektrikoen zerbitzuen mozketak, kalitatezko telekomunikazioen zerbitzu eza eta ibilgailu publiko defizienteak eta zerbitzu sanitario eta edukatiboen diru-kopuru eza jasaten dute. Zerbitzu hauen hobekuntzek eremu ruralen birpopulaketa suposatuko luke.

Kontsumo arloan Espainiako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Konfederazioak -CECUk- (EKA/ACUV barne dagoela) egindako proposamen batzuk dira hauek, kontsumitzaileen eskubideak bermatzeko plan estrategikoa osatu beharko luketenak, eta hurrengo legealdian exekutatko beharko litzatekena.

Utzi iruzkina