Zer da Overbooking-a?
Aire-konpainia batek guztira dituen txartelak baino gehiago saltzen dituenean overbooking-a dagoela esaten da.
Ze eskubide dauzkat?
Lehenik eta behin, konpainia batek hegaldi batean hainbat bidaiariri ontziratzen utziko ez diela aurreikusi badu, hegaldi-erreserbari uko egingo dien boluntarioak eskatu behar ditu. Hauekin nahikoa ez balitz, konpainiak bidaiariei, euren borondatearen aurka, ontziratzen ez uzteko eskubidea izango du.
Eskubideak zure burua boluntario agertu duzunean:
- Dirua itzultzeko eskubidea
- Ordezko garraio-moduren bat izateko eskubidea izango duzu.
- Aire-konpainiarekin adostutako abantailak
Zure borondatearen aurka ontziratzen utzi ez badizute, hurrengo eskubideak izango zenituzke:
- Txartelaren dirua itzultzeko eskubidea
- Ordezko garraio-moduren bat izateko eskubidea, egun eta baldintza berdinetan.
- Ordezko garraio-moduren bat izateko eskubidea komeni zaizun hurrengo egun batean.
- Arreta eskubidea (janari eta edariak)
- Ostatu eman behar dizu hotel batean, bai eta aireportuaren eta hotelaren arteko garraio-zerbitzua eskaini ere.
Gainera, konpentsazioa ekonomikoa izateko eskubidea:
Bidaiaren distantziaren araberaka, 250, 400 edo 600 eurokoa izan daiteke.
Ordainen zenbatekoak % 50 gutxitu daitezke, ordezko garraio-moduren bat eskaini, eta iriste-orduak hasieran erreserbatutakoarekiko aldaketa handia jasan ez badu.
GOGORATU: Hobeto dela aeroportuan bertan erreklamazioa orria betetzea gertatutakoa jasota geratzeko eta garrantzitsuena, dokumentazio guztia gorde, ontziratze txartelak eta bidaien erreserbak, besteak beste.