Dagoeneko ez dakizu zer eta nola birziklatu? Informa zaitez eta beti asmatu!
Urteak daramatzagu birziklatzen, eta, oro har, gero eta kontzientziazio-agerraldi berde gehiago antzematen ditugu jendartean prozesu horretan. Halere, edukiontzi mota eta kolore desberdinei buruzko zalantzak sortzen zaizkigu maiz. Hurrengo lerrokada baliatuko dugu hartara horiek ebazteko.
Birziklatzeko 5 edukiontzi-kolore mota daude, bakoitza material espezifiko ezberdinetara lotua. Zer doa eta non? Ziur ezagunak zaizkizula!
• Horia: horren barnean, plastikozko eta metalezko botilak eta ontziak (latak, aluminiozko erretiluak, aerosolak, desodorante-poteak…) eta brikak utzi behar ditugu. Garrantzitsua da hauxe kontutan hartzea; izan ere, akats ohikoa da pentsatzea plastikoarekin fabrikatutako objektu guztiak edukiontzi horretan botatzen direla. Edukiontzi horian ez dira plastikozko jostailuak, biberoiak, txupeteak, sukaldeko tresnak edo plastikozko pertzak bota behar. Produktu horiek guztiak garbiguneetara eraman behar dira.
• Urdina: kartoi eta paperezko ontzietarako erabiltzen da soilik. Produktu horietako batzuk izan daitezke elikadura-ontziak, oinetakoak, produktu izoztuak, biltzeko papera edo egunero erabiltzeko papera. Edukiontzi hori da bereizten eta erabiltzen errazena, baina badira huts batzuk ere erabiltzaileon aldetik. Ohikoena bertan brikak lagatzearena da; lehentsuago ikusi moduan, edukiontzi horian bota beharko dira, kartoi, plastiko eta aluminioz osatuta baitaude.
• Berdea: beirazko botilak eta flaskoak (lurrinak edo koloniak) eta elikagai-potoak (marmeladak, kontserbak, etab.) bota behar ditugu horretan. Jakina, edukiontzi honetan hanka batzuk ere badaude. Bada, funtsezkoa da beira eta kristala bereiztea! Ohikoa da pentsatzea edukiontzi berdean bonbilak, ispiluak, hautsontziak, ontziak edo baxerak bota behar zirela, baina produktu horiek guztiak garbigune edo bilketa-zentroetara eraman behar dira.
• Marroia: organikoa ere deritzo, eta edukiontzi grisaren zatiketa gisa sortzen da. Bitxia da jakitea ez dagoela horrelakorik Autonomia Erkidego guztietan. Euskadi aitzindarien artean da, Nafarroa, Katalunia edo Madrilekin batera. Edukiontzi horretan elikagaien hondarrak hustuko ditugu, hala nola, fruta-larruak, arrain-hezurrak, landareak, arrautza-azalak edo posoak; baita erabilitako ezpainzapiak eta sukaldeko papera ere. Hondakinen edukiontzian utzitako hondar guztiek konposta egiteko balioko dute, osterantzean ongarri eta energia-sortzaile gisa erabiltzeko. Kasu honetan, huts egite ohikoenak zeramikazko objektuak botatzea dira: pixoihalak, zigarrokinak, txikleak, eskuoihal hezeak, maskotentzako harea …
• Grisa: birziklatzen ez diren eta konposta egiteko erabiltzen ez diren hondakin guztiak botatzeko egokia da honakoa. Non bota ez dakizun gehienerako erantzunik arruntena grisa izan ohi da (edo gainerako hondarrena). Edukiontzi horretan, jostailuak, biberoiak, txupeteak, sukaldeko tresnak, pixoihalak, zeramikazko objektuak, maskotetarako harea, ilea, hautsa, zigarrokinak eta abar uzten dira. Hau da, berrerabili ezin den guztia. Pertz grisean uzten ditugun objektuetako asko konpontzen saia litezke, eta bestela, garbigune batera eraman. Horrez gain, zure udalean informatu zaitezke, objekturen batek bestelako bilketarik izango balu ere.
Pilak eta bateriak gehien kutsatzen duten elementuen artean kokatzen dira. Depositu txikiak dituzte, eta, batzuetan, beirazkoen ondoan identifikatzen dira. Gainera, arropa-edukiontziak ere dira nagusi. Modu horretan, janzkiei bigarren eskuko merkatuetan erabiltzeko aukera ematen zaie, dohaintza solidario gisa edo oihalak lehengai birziklatu bihurtuta.
Azkenik, olioarena genuke. Harraskatik botatako litro bakoitzeko, 1.000 litro ur kutsatzen direla irizten da. Kontsumoari buruzko urteko estatistiken arabera, olio-hondakinen batez bestekoa 18 eta 24 litro artekoa da etxeko familietan. Baztertu ontzi batean, identifikatu zein den zure hirigune edo udalerriko bilketa-punturik hurbilena, eta beste tanto bat egin ingurumenaren alde!