EKA-ri buruz

EKA/ACUV Euskal Kontsumitzaileen Alkartea 1991. urtean sortutako irabazteko asmorik gabeko elkarte ez gubernamentala da eta jardute eremua Euskal Autonomia Erkidegoan duena, bulegoak Getxon, Bilbon, Donostian eta Gasteizen izanik. Eragin politikoa, erlijiosoa edo ekonomikoa alde batera utzita, EKA/ACUV-ek elkarte demokratiko, plurala, progresista eta parte hartzailetzat hartzen du bere burua eta pertsona kontsumitzaileekin hurrengo esparrutan dihardu:

  • Babesa/Defentsa.
  • Ordezkaritza.
  • Informazioa.
  • Formakutza.

Jarduera horiek aurrera eraman ahal izateko, hurrengo egitura du elkarteak:

Departamentu Juridikoa. Zuzenbidean lizentziatutako profesionalek osatzen dute, Kontsumo Zuzenbidean espezializatuak eta Kontsumo Arbitraje Sistemako arbitroak dira. Hauek, bazkideen eta beste hiritarren kontsulta eta erreklamazioak aztertzen dituzte eta EKA/ACUV-en izenean aurkezten diren prozedura judizialak eramaten dituzte alegazioak eta iruzkin juridikoak eginez, eta Kontsumo Zuzenbideari dagokion legediaren aktualizazioan parte hartzen dute ere.

Formakuntza Departamentua. Ikastaroak, jardunaldiak, tailerrak, hitzaldiak eta bestelako jarduera informatiboak eskaintzen dira zenbait talde sozialei zuzendutakoak: kontsumitzaileak orokorrean, etxeko andreak, ikasleak, jubilatuak…

Komunikazio/Prentsa Departamentua. Komunikabideekin izandako erlazioez arduratzen da (elkarrizketak, erreportaiak, prentsa-oharrak), aldizkako kolaborazioak egiten dira irrati igorleekin, EKA/ACUV-en aldizkari digitalak diseinatu, maketatu eta editatzen ditu, liburuxkak, bideoak, spot-ak egiten ditu eta web orrialde eta elkartearen sare sozialen (Facebook eta Twitter) mantenuaz arduratzen da.

Dokumentazio, Ikerketa eta Informe Departamentua. EKA/ACUV-eko langileen partaidetzaren bitartez, sail honetan hirugarrenek eskatutako (bereziki Administrazioak) ikerketa-lanak egiten dira, eta dokumentazioaren artxiboaz eta mantenuaz arduratzen da.

Administrazioa. EKA/ACUV elkartearen administrazio-lan orokorraz arduratzen da, altak eta bajak tramitatuz, diruzaintza eta kontabilitatea aztertuz, departamentu ezberdinen gestioaz arduratzen da eta diru-laguntza publikoen jarraipena egiten du.

IKUSPEGIA

Injustizia eta desberdinatasun asko sortzen dituen gizarte batean bizi gara non kontsumitzaileak komertzio eta enpresen alderdi ahula diren. EKA/ACUV-en izateko arrazoia kontsumitzaileek merkatuarekiko dituzten eskubideak eta interesak defendatzea da eta lan egitea kontsumitzaileek ondasun eta zerbitzu seguruetan sarbidea izan dezaten. Modu egokian informatutako kontsumoa defendatzen dugu, arduratsua, gertukoa eta ingurumenarekiko jasangarria dena; aurreratutako gizarte bati lotutakoa non gizarte osoak ongi izanaz gozatzen duen euren etorkizuna hipotekatu gabe.

Ondorioz, hurrengoa aldarrikatzen dugu:

  • Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak bizitza soziala zuzentzen dituzten administrazioek babestu eta erregulatu behar dituzte eta merkatuaren aldetik errespetatuak izan behar dira.
  • Kontsumitzaileek informazio nahikoa eta berezkoa jaso behar dute produktu eta zerbitzuen inguruan, oinarrizkoenetatik hasita, konplexuenerarte euren erabakiak autonomiaz eta konfidantza guztiz har ditzaten.
  • Kontsumitzaileek eskubidea dute produktu eta zerbitzu seguruak, fidagarriak, kalitatezkoak, bermatutakoak eta ingurumenarekiko eragin minimoa dutenak kontsumitzeko.

MISIOA

Gure misioa kontsumitzaileak esparru guztietan babestea eta indartzea da, izan ere, ekonomikoki alderdi ahulena gara, baina, era berean, sistema horren oinarria osatzen dugu:

Kontsumitzaileen eskubideak defendatzea, sustatzea, garatzea eta babes oinarri gisa aplikatzea.

Pertsona kontsumitzaileak prestatzea eta hezitzea agente ekonomiko arduratsu, kritiko eta latzak izanik.

Kontsumitzaileen osasuna edo segurtasunean eragina izan dezaketen arriskuen aurkako babesa sustatzea.

Kontsumitzaileei legez dagozkien interes ekonomiko eta sozialen babesa sustatzea.

Gure bazkideak babestea,bai bide juridikotik baita epaiketaz kanpo ere.

Produktu eta zerbitzu ezberdinen informazio eskubidea defendatu eta eskatzea.

Gutxiagotasun-egoeran, menpekotasun eta indefentsio egoeran daudenei babes legala, administratiboa eta teknikoa eskaintzea.

Garapen iraunkorra sustatzea.

Pertsona kontsumitzaile orokorren eta elkarteko bazkideen interes orokorrak eta partikularrak ordezkatu eta defendatzea.

Administrazioen aurrean elkartea ordezkatzea.

Administrazio Publikoak eskatzen duenean, honen instituzioak eta erakundeetan parte hartzea, erregimen legala eta ordenamendu sozioekonomikoaren Instituzioak hobetuz.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideen inguruko ikerketak eta argitalpenak sustatzea.

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatu eta babestea.

Kontsumo eta arlo sozialean sortzen diren arazoei konponketa azkarra bilatzeko erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean aritzea.

Kontsumitzaileen talde homogeneoak kaltetzen dituzten bukarazte akzioak edo akzio kolektiboak prestatu eta aurkeztea.

Ingurumenaren babesarekin, kontsumo iraunkor eta arduratsuarekin, energiarekin… erlazionatutako jarduerak eta proiektuak egikaritzea.

Bitartekaritza indartzea kontsumitzaileen arteko gatazkak konpontzeko ordezko sistema gisa.

Merkatuan dugun posizioa indartzea.

BALIOAK

EKA/ACUV-en lana zuzentzen dituzten balioak hurrengoak dira:

Osotasuna: zehaztasunez eta etikaz jardutea.

Errespetua eta elkarrizketa: aniztasuna baloratzea eta pertsona guztiak duintasunez tratatuz eta elkar ulertuz.

Baikortasuna eta berotasuna: konfidantza dugu bizitza hobetze lanean lagundu dezakegula.

Gardentasuna: garrantzizko informazioa modu erraz eta argian zabaltzea.

Konpromezua: misioan parte hartu, inplikatu eta konprometitzea.

DEKALOGOA

Kontsumitzaile gisa, eskubideak dauzkagu baina baita betebeharrak ere.

Produktuak edo zerbitzuak eskuratzeak inplizituki dakar produktu edo zerbitzu hori produzizeko edo banatzeko erabili diren metodo edo materialak onartzea.

Era kolektiboan produktu zehatzak demandatzen ez baditugu, ez dira merkatuko mekanismo tradizionalen bitartez sortuko.

Kontsumitzea, hiztegiaren arabera bukatzea da. Kontsumitu dezagun, xahutu gabe.

Birziklatu, berrerabili, gutxitu, errespetatu.

Ez kontsumitu zure aukera ekonomikoen gainetik, ez hipotekatu zure eta zure ingurukoen etorkizuna.

Ur gutxi dago, beharrezkoa bakarrik erabili.

Zentzuzko erabilera eman energiari.

Zalantzak badituzu, informa zaitez. Engainatu zaituztela sentitzen baduzu, erreklama ezazu.

EKA/ACUV kontsumo modelo arduratsu, etiko, iraunkorrarekin identifikatzen da, non elkartasuna, erantzunkidetasuna eta bizitza jarrera laguntzaileak protagonista nagusiak diren.

KODE ETIKOA

EKA/ACUV-ek bere funtzionamendua, aktibitateak eta gizartearekin dituen erlazioak jasotzen dituen Kode Etikoa ezartzen du, zeina gure Estatutuetan jasota dagoen.