Aholku orokorrak elikadurari buruz: erostean, gordetzean, prestatzean, kuzinatzean, zerbitzatzean, birberotzean…
Aholku orokorrak elikadurari buruz: erostean, gordetzean, prestatzean, kuzinatzean, zerbitzatzean, birberotzean…
Erostean
-Begiratu iraungitze data, elikagaiak erosi aurretik.
-Elikagaia freskoa den ala ez zalantzarik baduzu, ez erosi, batik bat haragia edo arraina bada. Ez erosi elikagai izozturik eta hozturik azken unera arte.
-Erosketak eginda, ahalik eta azkarren gorde hozkailuan. Erositakoa ez utzi ibilgailuan beste erosketa batzuk egiten dituzun bitartean.
-Hobe duzu elikagai izoztuak poltsa isotermikoetan sartu, batik bat udan.
Gordetzean
-Elikagaiak gordetzean, kasu egin etiketako gomendioei (hozkailua, izozkailua, kutxa).
-Bereizi elikagai gordinak eta kontsumitzeko prest daudenak.
-Jarri elikagai gordinak kontsumitzeko prest dauden elikagaien azpian; horrela ekidin egingo duzu kutsadura sortzea elikagai gordinen ura erorita ere.
-Izozkailuak, zenbat eta beteago egon, orduan eta hobeto funtzionatzen du. Hozkailuan, berriz, lekua behar da aire hotza elikagaien artetik igaro dadin.
-Ez sartu elikagai berorik hozkailuan.
-Begiratu iraungitze data, lehenago zein produktu kontsumitu behar duzun jakiteko.
-Lata baten edukia erabat kontsumitu ez baduzu eta gorde nahi baduzu, estalkia duen ontzi batean gorde ezazu izozkailuan sartu aurretik.
Prestatzean
-Garbitu maiz eskuak elikagaiak prestatzean, eta, batez ere hurrengo egoeretan: komunera joan ostean, animaliaren bat ukitu ondoren edota haurrei oihalak aldatu ondoren.
-Janariak prestatzean, bereizi gordinik kontsumitzekoak eta kuzinatzekoak.
-Jarraitu fabrikatzailearen instrukzioei.
-Erabili sukaldeko zapi garbiak eta aldatu maiz.
-Ziurtatu sukaldeko ohola eta labanak garbi daudela.
Kuzinatzean
-Ongi kuzinatu elikagaiak. Elikagaiak 70ºC-tik gora kuzinatu behar dira, barrutik zein kanpotik.
Zerbitzatzean
-Janaria kuzinatuta, ahalik eta lasterren kontsumitu edo bero mantendu, 63ºC-tik gora.
-Gorde hozkailuan hotz zerbitzatzeko edo geroago kontsumitzeko prestatutako janaria.
-Ez eduki elikagairik denbora luzez giro-tenperaturan zerbitzatu bitartean.
Birberotzean
-Ziurtatu janaria 70ºC-tik gora birberotu dela.
-Ez birberotu birritan.
Aholku orokorrak
-Ez erabili hondatuta dagoen eta behar bezala garbitu ez daitekeen sukaldeko ontzirik.
-Ez prestatu janaririk beherakoa edo goragalea baduzu.
-Zauririk edo erredurarik baduzu, ez jarri elikagaiekin kontaktuan. Erabili tirita iragazgaitzak edo sukaldeko eskularruak.
-Ez utzi etxeko animaliei sukaldean sartzen.
Iturria: ELIKA, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa