ETXEKO ASEGURUAK

ETXEKO ASEGURUAK

Antzekoak direla ematen duen arren, denak ez dira berdinak eta ez dituzte estaldura, muga eta esklusio berdinak ezartzen. Horrexegatik, oso garrantzitsua da ezer kontratu aurretik kontratu horren klausulak ondo irakurtzea, babes eta berme gehien eskaintzen duen asegurua aukeratu ahal izateko.

Kontutan hartzeko zenbait aholku emango dizkizugu:

-Letra txikia ondo irakurri:

Funtsezkoa da kontratuko letra txikia ondo irakurtzea, izan ere, ezbehar baten aurrean sor daitezkeen arazo asko eta askok kontratuko estalduren desinformazioan dute oinarri.

-Klausula konplexuen aurrean informazioa eskatu:

Askotan kontratuko klausula batzuk ez dira argiak izaten edota ulergaitzak izaten dira. Honen aurrean aseguru-etxeari edo aseguru-agenteari informazio zehatza eskatzea baino ez zaigu geratzen.

-Estaldura berriak sartzea edo estalduren hedapena:

Ondo aztertu behar dugu kontratuak zein estaldura ematen digun, izan ere, kontratu batzuek ez dute, adibidez, erantzukizun zibila estaldura bezala ezartzen; eta horren arabera, kontratuan estaldura berri eta konkretuak sartzea eska genezake. Balio handiko objektuak polizan sartu behar dira, hala nola, bitxiak, margo eta artelanak, etab.

-Arreta jarri kalte-ordainetan:

Ezbeharra gertatzekotan, Kalte-ordain mota ezberdinez informatu behar gara, kalteordaina kaltetutako gauzaren ordezkapen, birjartze edota diruz ezarri daiteke eta.

-Teknologia eta informatika tresnak sartu:

Kontutan hartu behar dugu polizak azken generazioko gailu teknologikoak espresuki barneratu behar dituela, tresna audiobisualetatik informatikoetara.

Utzi iruzkina