ZORU-KLAUSULETAKO ETA HIPOTEKA GASTUETAKO PROZEDURA JUDIZIALEI BURUZKO INFORMAZIOA EKA/ACUV-EKO BAZKIDEENTZAT

ZORU-KLAUSULETAKO ETA HIPOTEKA GASTUETAKO PROZEDURA JUDIZIALEI BURUZKO INFORMAZIOA EKA/ACUV-EKO BAZKIDEENTZAT

Zoru-klausulek eta hipoteka gastuek kaltetutako bazkideentzako informazioa.

Honen bidez prozedura judizial hauen egoeraren berri eman nahi dizuegu.

Gaur egun auzi hauetan espezializatutako bi epaitegi daude: 11.a, errefortzukoa, eta 15.a.

11. Epaitegian orain arte bi epaile zeuden, baina dagoeneko bukatu dute eta beste hiru epaile hasiko dira, urte honen hasieran antza, ez dakigu ziurtasunez.

15. Epaitegian epaile bakarra dago eta ez dirudi errefortzurik jasoko duenik, oraingoz behintzat.

Probintzia Auzitegian orain arte auziak geldituta egon dira, baina sei epaile gehiago sartu dira eta badirudi izapidea berriro bizkortzen hasi direla.

Baldintza hauen ondorioz jardunbideak asko luzatzen ari dira.

15. Epaitegia ederto hasi zen, baina, nahiz eta ezin hobeto funtzionatzen ari den eta oso erritmo ona daraman, auziak pilatzen ari dira epaile bakarra dagoelako eta eskaera mordoa heltzen zaiolako.

Ideia bat egin dezazuen, aurreko audientziak 2020. urterako ematen ari dira. Erritmo horretan jarraitzen badute, eta bankuak haien aurkako epai guztien aurka errekurtsoak jartzen ari direla kontuan izanda, seguruenik prozedura hauek asko luzatuko dira.

Beraz, aldi batean berririk jasotzen ez baduzue, ez zaitezte artega: komunikatzeko berririk ez dagoelaren seinale izango da, tamalez.

Albiste ona da epai gehienak kontsumitzaileen aldekoak izaten ari direla.

Gaur egun auzi-jartzaileei itzultzen ari zaizkien gastuak dira:

Notariako %50.

Erregistroko %100.

Gestoriako %100.

Tasatzeko %100.

Dakizuenez, Agiri Bidezko Egintza Juridikoen Zerga ez da itzultzen ari Auzitegi Gorenak hura ordaintzea kontsumitzaileari dagokiola ebatzi zuelako.

Bestelako zalantzarik baduzue, bidal iezaguzue email bat eta ahalik eta lasterren erantzungo dizuegu.

Utzi iruzkina