ASEGURUAK: OINARRIZKO KONTUAK KONTRATATU AURRETIK ETA KONTRATUA DEUSEZTATZEKO ETA EZ LUZATZEKO EPEAK

ASEGURUAK: OINARRIZKO KONTUAK KONTRATATU AURRETIK ETA KONTRATUA DEUSEZTATZEKO ETA EZ LUZATZEKO EPEAK

Osasun-aseguruak, bizitzakoak, etxekoak, autokoak, erantzukizun zibileko aseguruak… Aseguruen merkatua oso zabala da eta sektore bakoitzean oso baldintza desberdinekiko polizak badaude. Horregatik edozein aseguru mota kontratatu baino lehen ezinbestekoa da ondo informatzea hartuko duguna gure beharretera egokitu dadin.

Aseguru bat kontratu aurretik oinarrizkoa da:

-Poliza eta prezio ezberdinak bilatzea eta alderatzea.

-Aseguruaren baldintzak ezagutzea: tarifa finkoa edo aldagarria; baldintza orokorrak; klausula mugatzaileak, orokorrak eta norberarenak.

-Benetan behar dugun arrisku-estaldura kontratzea (etxeko, autoko edo aseguru pertsonalentzat…).

-Primaren zenbateko osoa baieztatzea, zergak eta gainordainak barne.

-Kontratua atzera botatzeko edo kantzelatzeko epeak ezagutzea.

-Aseguru-etxearekin desadostasun kasuetan nola erreklama daitekeen ezagutzea.

Zer dira klausula mugatzaileak, orokorrak eta norberarenak?

Kontratuak zehaztuko ditu arlo bereko (auto, etxea, bizitza…) aseguru guztietan aplikarriak diren oinarrizko baldintzak hartuko dituzten baldintza orokor batzuk eta baldintza partikularrak, poliza zehatz horretan aplikagarriak direnak. Baldintza guzti horiek era argi eta zehatzean idatzita egongo dira. Kontratuan klausula bereziak edo eskubideko klausula mugatzaileak ere egon daitezke, zeintzuk aseguratuaren kalte-ordainketarako eskubidea murriztu, aldatu edo baldintzatu dezaketen. Baldintza horiek kontratuan era nabarian agertu behar dute (azpimarratuta edo letra lodiz) eta aseguratuak espresuki onartu behar ditu; bestela aplikaezinak izango dira.

Zer epea dut sinatutako kontratuari uko egiteko?

Kontratua urrutiko eran adostu bada (Internetez, telefonoz, etxerako bisita komertzial batean…) aseguratuak 14 egun natural dauzka (30 egun bizitza-aseguruetan) hura bertan behera uzteko. Kontratua aseguru-etxearen bulegoetan sinatu bada, uko egiteko eskubide hori soilik egongo da aldez aurretik enpresak onartu baldin badu.

Noiz eman diezaioket amaiera kontratuari?

Aseguru-kontratu gehienak urtebeterako sinatzen dira, eta behar den denboran eta eran alde bietatik inork ez luzatzeko asmoa ez agertzekotan automatikoko luzatzen dira beste urtebetez. Aseguratuak amaiera eman nahi badio kontratuari, kontratua amaitzeko zehaztutako data baino gutxienez bi hilabete lehenago aseguru-etxeari jakinarazi behar dio erabakia bide frogagarri baten bidez (hartu-agiriko posta edo burofaxa).

Aseguru-etxeak kontratuari amaiera ematerik al dauka eta horretaz noiz ohartarazi behar dit?

Aseguru-etxeak ere kontratuaren luzapena ukatzeko eskubidea dauka. Aseguratuari erabaki hori komunikatzeko epea eta era berberak dira: 2 hilabeteko aurrerapena eta bide frogagarria.

Utzi iruzkina