GAUZATU EZ ZEN AUTO BATEN SALEROSKETAN AURRERATUTAKO 500 EUROAK ITZULTZERA ZIGORTUA IZAN DA GARAJE MODERNO

Joan den irailaren 3an, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiak EKA/ACUV-eko F.J.G.V. bazkideak Ford Focus Berlina Trend bat erosteko aurreratu zituen 500 euroak itzultzera zigortu zuen Garaje Moderno S.A.; salerosketa bertan behera geratu zen kontratuan adostutako finantzaketa ez zelako onartu ez gauzatu.

Epaiketan, enpresak esan zuen aurrerakina itzultzeari uko egiten ziola gure bazkideak “ez zuelako lagundu finantzaketa-eskaeraren izapiderako beharrezko dokumentazioaren ematean” eta ibilgailuaren eskaera egiteak kalte-galerak eragin omen zizkiolako. F.J.G.V.-k aurkakoa argudiatu zuen: enpresak finantzaketaren izapidea oztopatu zuela jada emanda zuen dokumentazioa behin eta berriz eskatuz eta azalpenik eta informaziorik hari ez emanez.

Aldeen arteko desadostasunen aurrean, Epaitegiak kontratuaren 5. hitzarmenaren (“Eskaera-indargabetzea” izenburukoa) 3. atalean idatzitakoari eutsi zion: “Bezeroak finantzatutako erosketa egitea aukeratuta bere eskaera finantza entitateak errefusatuko balu eta hortaz saltzaileari finantzatutako diru-kopurua ezingo balitzaio eman, salerosketa bertan behera utziko da eta saltzaileak hasierako ordainketa itzuliko dio bezeroari”.

Utzi iruzkina