“KONTUZ ETXEZ-ETXEKO SALMENTEKIN”

Oporretatik bueltan, EKA/ACUV-eko bulegoetan etxez-etxeko salmenta oldarkorren inguruko kexa eta erreklamazioetako etengabeko jario berria dugu. Salmenta horiek gehien bat argitaratze, gaseko eta argindarreko enpresetako komertzialek burutzen dituzte eta haien “biktima” gogokoenak bakarrik bizi diren adineko pertsonak dira. Hori dela eta, udaren hasieran jardute hauetaz informatzeko eta ohartarazteko Kontsumobidek abiatu zuen kanpainan barne dagoen “Kontuz etxez-etxeko salmentekin” izeneko liburuxka berriro argitaratzea erabaki dugu.

-Nora Abete, Kontsumobideko zuzendaria: “Oso praktika kezkagarriak detektatu ditugu etxez-etxeko salmentetan”.

-“Kontuz etxez-etxeko salmentekin” liburuxka.

Utzi iruzkina