Gabonak hurbiltzen dira. Jostailuen segurtasuna zaintzeko aholkuak eta bideojokoen edukinak eta gomendatutako adinak zehazten dituzten PEGI deskriptoreen azalpena
Arriskutsuak izateagatik merkatutik erretiratutako elikagaiak ez diren produktuen laurden bat jostailuak dira: panpinak, bizikletak, moto txikiak, pistolak, telegidatutako kotxeak, jostailu magnetikoak, kimikoak, uretan erabiltzekoak… ertz zorrotzak dituztelako, erraz deslotu eta irentsiak izan daitezkeen piezak daramatzatelako, edo botoi pilak oso eskuragarriak, hatzamarrak edo estarria bera harrapa ditzaketen zuloak, gai toxikoak, osagai oso suharberak, soinu bolumen kaltegarriak…
Segurtasuna helburu, zeri erreparatu jostailuak aukeratzerakoan
-Segurtasun arloan jostailuei eskatu beharreko bermerik fidagarriena CE marka dugu.
-Etiketak (gazteleraz egon behar da eta ondo ikusgai eta irakurgai) jostailuak duen arriskugarritasunari buruzko oharra azaldu behar du eta haren erabilera eta mantenimendu zein artapenari buruzko argibideak eman.
-Aipatu informazioa berebizikoa da arrisku gehien duten jostailuetan, adibidez irristailuetan, uretan erabiltzeko direnetan, jostailu kimikoetan (zeramika, esmalte, argazkigintzan…), magnetikoetan, kimikoetan… eta etiketan zehaztu behar dira istripuen aurrean hartu beharreko lehen laguntzako neurriak ere.
-Etiketan azaldu behar dira ere bai: produktuaren izena, ekoizlearen, inportadorearen edo saltzailearen datuak eta gomendatutako erabilpen-adina.
-Zaintza berezia gomendatzen da botoi-pilak, bentosak, sokak edota zintak dituzten jostailuekin.
-Hiru urte arteko umeentzako jostailuetan ezin da pieza txikirik egon. Onartutako neurririk txikiena 3X6 zentimetrokoa da.
-Arreta berezia jarri euren itxuragatik jostailuak diruditen baina ez diren gailuekin: giltzatakoak, pizgailuak, laserdun erakusleak, apaingarriak…
-Gogoratu jostailu baten segurtasuna ez datzala soilik umearen adinarengan, baizik eta bere izaera eta heldutasunarengan ere bai. Umeak bakarrik jolastuko duen ala ez, lagunekin, gurasoekin, etxean, parkean… garrantzitsua da ere bai.
Jostailuen erabileran eta mantenimenduan ere arreta
-Arretaz irakurri argibideak eta fabrikatzailearen gomendioak jarraitu muntaia egiterakoan.
-Ez utzi umeen eskura pilak eta ordezko piezak aldaketak egin ondoren.
-Jostailuak garbi eta egoera onean mantendu.
-Erabili ondoren jostailuak gorde.
PEGI Kodea
PEGI (Pan European Game Information) Europar Batasunean indarrean dagoen bidejokoen edukinak eta horiek erabiltzeko gomendatutako adinak zehazten dituen kodea. Bideojoko guztiek deskriptore horiek azaldu behar dituzte haien kutxetan edo ontzietan. Informazio guztia weborri honetan: http://www.pegi.info/es.
Bideojokoak erabiltzeko gomendatutako adinaren deskriptoreak
–PEGI 3. Adin guztientzako onartutako edukina. Inguru komiko batean bortizkeria-gradu txiki bat onartzen da (Burgs Bunny edo Tom eta Jerry bezalako marrazki bizidunetan azaltzen dena, adibidez). Umeak ez luke pantailako pertsonaiak benetako bizitzako pertsonekin harremanatu ahal izango. Bideojokoak ezin ditu umeak izutu ditzaketen soinuak edo irudiak eduki eta ezin du hizkuntza zikina eduki.
–PEGI 7. Atal honetan Pegi 3an onargarriak liratekeen baina izua sortu dezaketen soinuak edo eszenak dituzten bideojokoak sartzen dira.
–PEGI 12. Bideojokoak fantasiako pertsonaiengan bortizkeria apur bat grafikoagoa edo giza itxurako pertsonaiengan edo ezagungarriak diren animaliengan edonolako bortizkeria ez grafikoa dauka; edo biluzi esplizituagoak; edo hizkuntza zikin arina eta sexu-hitz gordinik gabea.
–PEGI 16. Atal honetan bortizkeriak edo jarduera sexualak benetako bizitzan horiek eduki dezaketen maila duten eszenak daude. Adin talde honetako gazteak hizkuntza apur bat zikinagoa maneiatzeko gai izan behar dira, baita tabakoa eta drogen erabilpena eta delituzko ekintzen errepresentazioa.
–PEGI 18. Bideojoan azaltzen den bortizkeria edo indarkeria basatia da, ikuslearengan nazka sortzen duen bortizkeria.
PEGI OK etiketa. Edukin arriskutsurik edo desegokirik ez dituzten eta horregatik adin guztietako jokalarientzat egokiak edo baliagarriak diren jokoetako weborriek eta jokatzeko online zerbitzuek azaltzen duten etiketa da. Horretarako, PEGI-ri frogatu behar dio jokoak ez duela sailkaketa formalik behar.
Bideojokoen edukin “arriskutsuak” edo kontuan hartzekoak adierazten dituzten deskriptoreak
–Hizkuntza zikina edo itsusia. Bideojokoan hitz gordinak daudela adierazten du.
–Diskriminazioa. Bideojokoak diskriminazio-irudikapenak edo diskriminazioa bultza dezaken materiala dauzkala adierazten du.
–Drogak. Drogen erabilpena erakusten da edo drogei buruzko aipamenak daude.
–Beldurra. Bideojokoak umeak izutu ditzaketen edukinak daudela adierazten du.
–Sexua. Bideojokoak biluztasun-irudiak edo sexu erreferentziak edota portaerak azaltzen dituela esan nahi du.
–Zorizko jokoa. Zorizko edo apustuko-jokoak bultzatzen dituen bideojokoa.
–Bortizkeria. Indarkeriazko errepresentazioak ditu bideojokoak.
–Online. Online erabil daitekeen bideojokoa dela adierazten du deskriptore honek.