ETXEZ ETXEKO SALMENTA ENGAINAGARRIAN DABILTZAN BESTE HIRU ENPRESA ANTZEMANDA BARAKALDON: DISCUSAL HOGAR, CULMEN EDICIONES Y BOOKS2CIA

KONTUZ!

2016ko azarotik gaur arte, Barakaldon bakarrik bizi den eta hilean 800 bat euro kobratzen dituen erretirodun batek 17.000 euro gutxi gora behera gastatu ditu bi edo hiru hilean behin bere etxera joan diren hiru enpresako komertzialei liburu-sortak “erosten”.

Informazio gehiago biltzen saiatzen ari diren gizon honen senideek EKA/ACUV-i kontatu diotenez, Discusal Hogar, Culmen Ediciones eta Books2cia dira hiru enpresa horiek. “liburu-sortaz beteta dauka etxea, ez daki kontratuak sinatu dituen ala ez, ez ditu aurkitzen; esan digu saltzaile horiei beldurra diela eta horregatik ez dituela salatu eta etxera doazkion bakoitzean eramaten diotena erosten diela, bisita bakoitzean 2.000 eta 3.000 arteko erosketak. Esan digu ere bai behin besotik helduta eraman zutela BBK-ko bulego batera bertan gauza zezala erosketa bat. Gure senideak zeuzkan aurrezki apalak abiada bizian galtzen ari da”. Hori da jubilatu horren senide batek, orain arte bildu ahal izan duen dokumentuekin etorrita, EKA/ACUV-eko abokatuei esandakoaren laburpena.

Kasu honen eboluzioaren zai, EKA/ACUV-ek etxez-etxeko salmenta oldarkor eta seguraski iruzurrezkoa ere egiten ari diren hiru enpresa horien aurkako alerta publikoa zabaltzea erabaki du. Barakaldoko jubilatu horri bisitatu zion lehena, zeinekin aurretik inolako harremanik ez zeukan, Discusal Hogar da. Inteneten enpresa horrek engainatuta eta estafatuta izan omen diren pertsona askoren testigantzak eta salaketa publikoak aurki daitezke. Beste bi enpresak, Culmen Ediciones eta Books2cia, Barakaldoko jubilatu honen etxean agertu ziren gero eta, lehena bezala, bisita batzuk egin dituzte, hiruren artean jubilatu horri 17.000 eurotako salmentak egiten lortuz.

Etxez-etxeko merkataritza agresiboaren aurrean (gas, telefonia eta argindarreko komertzialen bisitak ere hortxe sartuta, nahiko arazo eta erreklamazio ere sortzen dituztelako) EKA/ACUV-en aholku nagusia da arretarik ez ematea, etxera sartzen ez uztea. Sartzekotan eta kontsumitzailei eskaintza interesgarria irudituz gero, ez sinatu une horretan, inolaz ere lehen bisitan; komertzialei informazioa uzteko eskatu (publizitatea, kontratuak…) sakonki aztertzeko, artikuluen prezioak dendetan dauden antzeko produktuen prezioekin aldentzeko… erosteko erabakia hartu baino lehen. Kontratua sinatu eta berehala damutzen direnentzako aholkua: ahalik eta lasterren atzera egiteko eskubidea gauzatzea, haien kabuz enpresara burofax bat bidaliz edo kontsumitzaileen elkartei, KIUBei edo Kontsumobideri laguntza eskatuz. Eta saltzaileak atzera egiteko eskubidea ukatzen badu, eskaera judiziala aurkeztu.

Utzi iruzkina