ELIKAGAIEN XAHUKETA ETXEETAN MURRIZTEKO JARDUNBIDE ONETAKO GIDA
Aragoiko Gobernuko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Babeserako Zuzendaritza Orokorrak eta ECODES-ek (Fundación Ecología y Desarrollo) “Guía de buenas prácticas frente al desperdicio alimentario” izenburuko gida argitaratu dute, zeinek zaborretara egoera onean dauden elikagai-kopuru eskerga txikiagotzeko gakoak eta aholkuak ematen dituen.
Gida honen arabera, elikagaien xahuketaren ehunekorik altuena sortzen duen elikaduraren kate-maila etxea da, kontsumitzaileok: %42. Hori dela eta, populazioaren, elikagaien ekoizpenaren, ingurumen eta ekonomia kostuen eta elikadura-paradoxen gaineko zenbait datu orokor eta zehatzak ere bai eman ondoren, gidak gure etxeetan elikagaien xahuketa murrizteko aholku sorta bat eskaintzen du, bost atal handitan bananduta:
-Planifika ezazu zure erosketa.
-Biltegiratu eta mantendu.
-Janaria prestatzean.
-Sukaldatutako elikagaiak. Berrerabil itzazu!
-Hezkuntza/kontzientziazioa/aktibismoa.
PDF “Guía de buenas prácticas frente al desperdicio alimentario”