BILBOKO EPAITEGI BATEK BOOKING COSTUMER SERVICE CENTER (SPAIN) KONDENATU DU KONTSUMITZAILE BATI KALTE-ORDAINA EMATERA BOOKING.COM BIDAI-BILATZAILEAREN JARDUERA TXARRAGATIK
EKA/ACUVeko bazkideak Booking.com ohiko bilatzailearen bitartez hotel gau bat erreserbatu zuen Madrilen. Eskainitako baldintzen artean, egindako erreserba bertan behera guztiz doan uztea zegoen.
Hoteleko erreserba formalizatzeko bere datu pertsonalak sartzerakoan, gure bazkideak, akats bat egin zuen bere posta elektronikoa idazterakoan. Horregatik, egindako erreserbaren berrespena ez zitzaion heldu.
Hala ere, egun batzuk geroago, gure bazkideak Booking.com-en jakinarazpen bat jaso zuen bere helbide elektronikoan, eta bertan, hasitako erreserba amaitzeko gonbita egiten zioten. Hori dela eta, gure bazkideak ondorioztatu zuen lehengo erreserba ez zela formalizatu.
Bere posta elektroniko pertsonalera bidali zioten “amaitu nire erreserba” estekaren bidez berriz ere Booking.com-era sartu ondoren, bere datu pertsonalak behar bezala sartu ahal izan zituen, eta berehala jaso zuen egindako erreserbaren baieztapena.
Gure bazkideak azkenean Madrilera ez bidaiatzea eta kontratatutako hotelean erreserba bertan behera uztea erabaki zuenean sortu zen arazoa. Madrilgo hotelak, egindako “bigarren” erreserbaren ezeztapena bakarrik onartu zuen eta ondorioz, erreserba baten zenbateko osoa kobratu zion (520 €).
Hala ere, gure bazkidearen BOOKING.COM-eko erreserben historian ezeztatutakoa bakarrik ageri zen, eta ez zen aurreko erreserbarik ageri.
Hotelari arrakasta gabeko zenbait erreklamazio egin ondoren EKA/ACUV alkarteak auzi-eske bat aurkeztu zuen Booking Costumer Service Center (Spain) enpresaren aurka. Enpresa horrek Espainian du egoitza, eta BOOKING.COM enpresari bezeroarentzako arreta zerbitzua ematen dio.
Egindako auzi-eskaerari erantzunez, erakunde honek alegatzen du ez direla gertatutakoaren erantzule, eta horretarako, besteak beste, BOOKING.COM online plataformaren titularrak ez direla alegatzen du, bidaiarien eta hornitzaileen artean ostatu-zerbitzuak kontratatzeko bitarteko enpresa baita. Era horretan, Booking Costumer Service Center (Spain) enpresak defendatzen du BOOKING.COM B.V. sozietate baten euskarri hutsa dela. Enpresa horrek egoitza soziala Holandan du, eta erakunde horrekin ezarri da kontratu-harremana.
Aipatzekoa da Espainiako Booking Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren (Booking Costumer Service Center ) erantzuna hori izan dela askotan gure elkarteak egindako erreklamazioei. Erantzun guzti horietan, BOOKING CUSTOMER-ek jakinarazten zuen ez ziola inolako zerbitzurik eman bezeroari, ez zuela inolako kontratu-betebeharrik bere gain eta kontsumitzailea Holandan egoitza duen erakunde batera zuzendu zela, haren eskubideen kaltetan.
Bada, Bilboko 2. Instantziako Epaitegiak, oraingo honetan, arrazoia eman digu, eta gure bazkideari erreklamatutako zenbatekoak itzultzera kondenatu du Booking Costumer Service Center (Spain) enpresa.