Diskoteka batek 10.973 euroko kalte-ordaina eman dio bezero bati, beira apurtuak oin batean sartu eta lesio handiak izan dituelako
Herritar bat diskoteka batera joan zen; beira apurtu batzuk zapaldu zituen, eta oinetakoa zeharkatu zioten. Istripu horrek lesio larriak eragin zizkion ezkerreko oinean. 90 egun egin zituen lesionatuta, horietako 30 guztiz ezinduta, eta zenbait ondorio gelditu zitzaizkion: talalgia postraumatikoa, orban mingarri bat eta herrena, pausoaren hutsegiteak eragina. Bezeroak salaketa jarri zuen diskotekaren aurka, eta aurtengo martxoan, Espainiako Auzitegi Gorenak 10.973 euroko kalte- ordaina ematera zigortu du. Diskotekek eta festak eta ospakizunak egiteko aretoek aseguru bat eduki behar dute sute arriskuak estaltzeko, eta erantzukizun zibileko asegurua ere bai, bertako baldintzek, instalazioek, zerbitzuek eta jarduerek bezeroei eragindako kalteak ordaintzeko. Erantzun egin behar diote kalte horiek konpontzeak dakartzan gastuei edo kalte-ordainari ere, non eta ez den frogatzen erabateko arduraz jokatu dutela horiek saihesteko eta kaltetuen arduragabekeria nabarmenaren erruz gertatu direla.
Consumer aldizkariaren 2015ko abenduko zenbakian argitaratutako epaia.