Hurrengo egunetan, Iberdrola Comercialización de Último Recursok (Ibercur) KTPB-n (Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa) dauden bezeroei merkaturatzeko kostua birfakturatuko die

Jarraian IBERCUR-rek gai honi buruz ematen duen informazioa: https://www.iberdrola.es/etxebizitza/tarifa-araututak/birfakturazioa

Zer da birfakturazioa?

Joan den azaroan, Energia, Turismo eta Agenda Digitalaren Ministerioak metodologia berri bat onetsi zuen argindarra merkaturatzeko kostuen balioa kalkulatzeko. Kostu horiek kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioaren (KTBP) parte dira, eta beharrezkoak dira merkaturatzaileok gure jarduera egiten jarraitu ahal izan dezagun eta hainbat zerbitzu (bezeroentzako arreta, fakturen kudeaketa, kontratazioak, etab.) eman ahal izan ditzagun.

2017ko urtarrilaren 1ean hasi ginen fakturetan metodologia berri hori aplikatzen.

Hala ere, Ministerioak metodologia hau duela gutxi onetsi bazuen ere, KTBP martxan jarri zenetik aplikatu behar da, hau da, 2014ko apirilaren 1etik (216/2014 Errege Dekretua). Hori dela eta, orain, 2014ko apirilaren 1a eta 2016ko abenduaren 31 bitarteko aldia erregularizatu behar dugu.

Nori eragingo dio?

2014ko apiriletik 2016ko abendura arte kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioa (KTBP) kontratatuta zutenei eragingo die, bonu sozialari atxikitako kontsumitzaile kalteberenei barne.

2014ko apirilaren 1a eta 2016ko abenduaren 31 bitartean tarifa erregulatua (KTBP) izan baduzu, IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO SAUk erregularizatu egingo ditu merkaturatze-kostu gisa finkatu den balio berria ezartzearen ondoriozko zenbatekoak.

Nola kalkulatzen da?

Oso erraza da, birfakturazioa kalkulatzeko, bezeroak 216/2014 Errege Dekretuan zehaztutako metodologia zaharra erabiliz merkataritza-kostu gisa ordaindu zuenaren eta 469/2016 Errege Dekretuak, ezartzen duen metodologia berria erabiliz ordaindu zuenaren arteko aldea kalkulatzen da, zeina ETU/1948/2016 Aginduan zehaztutako balioekin bat etorriz aplikatzen baita.

Metodologia zaharra

Merkaturatze-kostua kalkulatzeko, urtean 4 €/kW-ko prezioa aplikatzen zitzaion kontratatutako potentziari.

Metodologia berria

Merkaturatze-kostuak bi elementu ditu: bata, finkoa, eta bestea, aldakorra. Hau da horiek kalkulatzeko modua:

  • Merkaturatze-kostu finkoa: urtean 3,113 €/kW-ko prezioa aplikatzen zaio kontratatutako potentziari.
  • Merkaturatze-kostu aldakorra: urte bakoitzean kontsumitutako energiari prezio bat aplikatzen zaio. Hona hemen prezio horiek jasotzen dituzten taulak.

Hori dela eta, birfakturazioaren ondorioz ordaindu edo kobratu egingo duzu, zure kontsumoaren arabera.

Nola eta noiz birfakturatzen da?

IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO SAU uztailean hasiko da birfakturatzen, irailera arte, eta faktura bakarrean ikusiko duzu, honela:

  • IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO SAUko bezero izaten jarraitzen baduzu: birfakturazioa kontzeptu gehigarri gisa agertuko da fakturan, birfakturatzen hasten garenean. Fakturan hau agertuko da: merkaturatze kostuaren erregularizazioa.
  • IBERDROLA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO SAUko bezero izateari utzi badiozu: faktura espezifiko bat bidaliko dizugu honetarako.

Bai kasu batean bai bestean, fakturarekin batera birfakturazio horren azalpen xehatua ere igorriko dizugu, 469/2016 Errege Dekretuaren ereduari jarraikiz.

Erregularizazio hau dela-eta ordaindu beharreko zenbatekoa oso txikia izan arren, edo baita negatiboa bada ere, behar izanez gero ordainketa-plan bat eskainiko dizugu, faktura horien ordainketa zatikatu ahal izan dezazun, kostu gehigarririk gabe.

Utzi iruzkina