ETXEBIZITZA BAT NOLA ALOKATU

Oso garrantzitsua da errentari egokia aukeratzea: etxea berea izango balitz bezala jagoten duena, ordainketak puntualki egiten dituena eta gainerako bizilagunekin errespetuz erlazionatzen dena.

Prezioa adostu: pisua alokairuan jarri aurretik, prezioaren gaineko erabaki irmoa hartu. Hori finkatu edo zehazteko, merkatu-azterketa bat egitea litzateke komenigarria. Gune berdineko beste pisuen alokairuen datuak alderatu.

Araudia errespetatu: alokairu-kontratuaren epea alderdiek askatasunez adostuko dute. Behin kontratuaren edota horren edozein luzapenaren epemugara helduz, eta gutxienez hiru urte pasatu ondoren, ez alderdi batek ez besteak ez badu kontratua ez berrizteko nahia agertzen 30 eguneko aurre-abisuaz, kontratua beste urte baterako berrituko da.

Kontratuaren derrigorrezko betetze-epea 6 hilabetetakoa da eta hau errespetatzen ez bada, kalteordaina eskatzeko aukera dago.

Errenta hilero ordainduko da, eta kontratoan adosten ez bada, ordainketa hilearen lehenengo zazpi egunen barruan egingo da. Errenta, errentari eta errentatzaileak adostutako eran berrikusi edo eguneratuko da. Zentzu honetan itunik ez balego, errenta ezin izango da eguneratu.

Normalean kontratuan zehaztu egiten da gastu tipo bakoitzari nork egingo dion aurre. Hobeto gastuei buruzko puntu hau pertsonalki alderdien artean negoziatzen badugu, alderdien arteko konfiantzazko erlazioa sor dadin.

Kontratu on bat idatzi: komenigarria da legea ondo ezagutzen duen eta bi alderdien interesak defendatzeko gai den profesional batekin kontaktuan jartzea. Eman beharreko pausu eta egin beharreko tramiteak erakutsiko dizkizu, baita pisua segurtasunez alokatzeko kontutan hartu beharreko guztiak. Giltzak eman aurretik, garrantzitsua da etxearen edukiaren gaineko inbentarioa egitea hau hutsik ez balego. Atera argazkiak elektrotresna eta etxean geratuko diren eta kontserbatu nahi dituzun gainerako gailuei. Inbentarioa bi alderdiek (errentatzaileak eta errentariak) sinatu beharko dute.

Ziurtatu pisua baldintza egokietan dagoela: Pisua egoera onean entregatu behar da, bai garbitasunari eta bai bizigarritasunari dagokionez.

Bermeak eskatu: Legeak ezartzen duen bezala, hilabete bateko fidantza eskatu behar da, baina jabe askok berme osagarriak eskatzen dituzte. Kontratuan etxebizitza mantentzeko beharrezkoak diren obra edo konpontze-lanak errentatzaileari dagozkiola aipatu behar da, narriadura errentariak eragiten duenean izan ezik. Azken kasu honetan, errentariak ordaindu beharko lituzke erabileraren ondorioz sortutako desgaste horren ondoriozko gatuak.

Utzi iruzkina