“Zoru klausulak eta hipotekaren eratze-gastuak. Zer dira eta nola erreklamatu”

CECU-k zoru klausulak eta hipotekaren eratze-gastuak zer diren eta bankaren abusu horiengatik kaltetutako kontsumitzaileek nola erreklamatu dezaketen azaltzen dituen “koaderno juridiko” berezi bat argitaratu zuen joan den hilean. PDFn deskargagarri dago lerro hauen amaieran.

Auzi bi horiek kontsumitzaile elkarteen lanaren zati handi bat bereganatzen ari dira duela hile batzuetatik ona, batez ere Espainiako Auzitegi Gorenak eta Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak iazko amaieran eman zituzten zenbait epai garrantzitsu ezagutu zirenetik, eta zalantzarik gabe aurtengo kontsumoko erreklamazioetan ohorezko toki bat izango dute.

Botere publikoen onespenaz eta elkar aditzearekin urte luzeetan ea nahi izan dutena egiten egon eta gero, bankuak eta milioika pertsonari horrenbeste mina egin dieten haien abusuzko jokaerak azkenean ere giza-agendan lehen planoan daude, kontsumitzaile elkarteen ituaren erdi-erdian eta, agian are garrantzitsuagoa dena eta duda gabe aurrekoaren ondorioa, justiziako epaitegietan.

CJ_clausula_suelo

Utzi iruzkina