TELEKOMUNIKAZIOAK ETXEAN: NOLA AUKERATU ETA AURREZTU

Urte batzuetatik hona telekomunikazioen sektorea izugarri aldatu da. Eskaintza bikoiztu egin da: ADSL, zuntza, telefonia finko eta mugikorra, telebista, etab. Merkatuak ere aldaketa garrantzitsuak bizi izan ditu: operadore gehiago, konpetentzia altuagoa, aukera eta eskaintza gehiago, etab. Panorama honen aurrean egoera konplexua dela esan genezake, izan ere, gero eta zailagoa da kontsumitzailearentzat produktu egoki eta merkeena aukeratzea.

Jarraian telekomunikazio zerbitzuak ondo aukeratu eta aurreztu ahal izateko gomendio batzuk eskainiko dizkizuegu:

  • Eskaintza ezberdinak konparatu, beti azkeneko prezioan erreparatuz. Kontzeptu jakin batzuk ez dira eskaintzetan argitasunez azaltzen, adibidez linearen kuota edo aldi batera promozioak. BEZa prezioan gehitutako dagoen ala ez ziurtatu.
  • Zure beharrizanen arabera benetan beharrezko dituzun zerbitzuak kontratatu. Hain teknikoa den telekomunikazioen sektore honetan eskaintzak normalean oso erakargarriak izaten dira eta erraza izaten da kontsumitzailea horietan erortzea nahiz eta zerbitzu jakin horiek beharrezko izan ez (adibidez abiadura handiko linea mugikor bat edota giga asko kontratatzea) Nahiz eta erabili ez, horrek gainkostu bat suposatzen digu.
  • Zerbitzuak paketatuta erostea merkeagoa izaten da normalean. Zerbitzu bakoitza bere aldetik soltean kontratatzea garestiagoa izaten da orokorrean. Hala ere, eskaintzaren baldintzen inguruko informazio zehatza eskatu behar dugu beti.
  • Batzuetan operadoreek fakturak jaulkitzean akatsak izaten dituzte okerreko kostuak kobratuz (fakturak hobeto ulertzeko kontsultatu Zure telefono faktura ulertu). Faktura ondo birpasatu eta egiaztatu zenbateko guztiak egokiak direla. Horrela izango ez balitz, erreklamatu.
  • Telefono finkotik telefono mugikorretara deitzeak faktura altuak eragin ditzake. Tarifak eta ordu eskaintzak ondo berraztertu. Internetari dagokionez, ADSL edo zuntza kontratatzearen arteko prezio diferentzia ez da esanguratsua izaten.

Azkenik, teknologia berrien gehiegizko erabilera ekidin (telefono mugikorrak, tabletak, interneta, etab), familia eta gizarte ingurutik urrundu ahal gaituzte, isolamendu edo bakardadean murgilduz.

Erlazionatutakoak:

Zure telefono faktura ulertu

#Telekomunikazioen Nazioarteko Eguna

Utzi iruzkina