ZURE TELEFONO FAKTURA ULERTU

Datorren maiatzak 17an Telekomunikazioen Eguna ospatzen da mundu mailan eta horrexegatik CECUtik -Confederación de Usuarios y Consumidores (EKA/ACUV barne dagoelarik) hilabete honetan zehar telekomunikazio arloan kontsumitzaileek dituzten eskubideez informatu eta kontratatzerako orduan kontutan hartu beharreko aholkuak eman nahiko genizkizuen.

#TelekomunikazioenNazioartekoEguna

FAKTURA

Nahiz eta konpainia bakoitzak bere fakturak era ezberdinean diseinatu, SEAD organismoak (Secretaria de Estado para el Avance Digital) fakturen gutxieneko edukia zein izan behar duen zehazten du. Horrela, faktura tipo guztietan informazioa berbera izan behar du.

Ahots eta datuen paketeak jasotzen dituzten fakturen kasuan, konpainiek kontratatutako zerbitzu telefonikoa beste era bateko gainerako zerbitzuetatik bereizi egin behar dute (mugikor berri baten erosketatik edota tarifikazio gehigarriko deietatik esaterako). Edozein kasutan fakturak honakoa adierazi behar du:

OPERADOREAREN IDENTIFIKAZIOA

Enpresaren izena, logotipoa, izate eta egoitza sozialak aurkituko ditugu. Normalean informazio hau fakturaren goiko aldean edo alboetan etortzen da.

FAKTURAREN DATUAK

Edozein gestio zein erreklamazio egiteko beharrezkoak diren datu guztiak aurkituko dituzu bertan. Datu horiek honakoak dira:

  • Fakturaren data.
  • Faktura zenbakia.
  • Kontratu zenbakia.
  • Kontratuaren titularra.
  • Ordaintzeko era.
  • Banketxea.
  • Kontu korronte zenbakia.
  • Epemuga data.

Normalean atal hau fakturaren lehen herenean aurkitzen da.

TELEFONO ZERBITZUEN LABURPENA

Normalean atal hau fakturaren erdialdean aurkitzen da eta fakturatutako karguen laburpen zehaztua erakusten digu. Beti jaso behar du:

  • Fakturazio epea: epe horren hasiera eta bukaera datak zehaztuz. Konpainia bakoitzak epe ezberdinen arabera fakturatzen du eta epe hori ez du zertan derrigorrez hilaren 1ean hasi behar.
  • Hileroko kuota finkoa.
  • Hileroko beste kargu finkoak.
  • Beste edozein eratako kuota finko ez errepikakorra.
  • Tarifa ezberdinen araberako datuak, hala nola, dei metropolitarrak, nazional eta internazionalak; mugikorretara egindako deiak eta tarifikazio gehigarriko deiak; beti ere dei kopuru zehatza, dei bakoitzaren iraupena eta bakoitzaren kostua zehaztuz.
  • Fakturatutako emaitza osoa eta aplikatu beharreko zergak.
  • Fakturaren zenbateko osoa, zergak barne.

DEIEN XEHETASUNA

Deiak honela etorriko dira zehaztatuta:

  • Deitu dugun zenbakia.
  • Deiaren data eta ordua.
  • Deiaren iraupena.
  • Aplikatutako tarifa.
  • Deiaren kostu totala.

Kostu gutxiko deien desglosea ez da derrigorrezkoa (dei metropolitarrak, 3 zentimo/minutu baino merkeagoak direnak) eta dohaineko deiak ez dira adieraziko.

GAITASUN EZBERDINEKO ERABILTZAILEAK

Pertsona ezgaituei telefonia finkorako sarbidea errazteko neurriak Zerbitzu Unibertsalaren parte dira eta horien gaineko eskumena Telefonica de España konpainiarena da. Beste neurri batzuen artean, honakoak eskaini behar izango dira:

  • Fakturak braillez edota letra handian ikusmen arazoak dituzten erabiltzaileen onurarako.
  • Entzumen arazo larriak dituzten erabiltzaileentzat, prezio plan zehatzak testu bidezko komunikaziorako.
  • Ia desagertzear dauden telefono publikoak mugikortasun eta hazkuntza arazoak dituzten erabiltzaileetara egokitu behar dira.

Utzi iruzkina