NOLA GAUZATU AHAZTEKO ESKUBIDEA INTERNETEKO BILATZAILEETAN
Era batean edo bestean, gaur egun ia pertsona guztiak gaude Internetera konektatuta, eta sareak gure datuak gorde eta beste erabiltzaileei erakuts diezazkieke. Egosurfing egin duen edozeinek (bilatzaileetan bere izena jartzea) seguraski Interneten izan duen jarduerari buruz zerrenda bat aurkitu izan du, aldez aurretik bere pribatutasuna babesteko arreta ez badu izan: zerrenda publiko eta agiri ofizialetarako lotuneak, sare sozialetako profiletako lotuneak, blogetako artikuetarako lotuneak… Bilatzaileetan agertzen den gure informazioarekin ados ez bagaude, desagertzea nahi badugu, ahazteko eskubidea gauza dezakegu.
Espainiar Estatuan eskubidea hau Datuen Babeserako Araudi Orokorrean hartuta dago, zeinek erabiltzaileei haien izena edo bestelako datuak bilatzaileen lotuneetan ez agertzeko eskubidea ematen dien (baldintza batzuekin). Eskubide hori gauzatuz, lotune horiek bilatzaileetatik desagertuko dira, baina horiek zeramatzaten weborriek edo guneek informazioa mantenduko dute. Gune horietatik ere gure datuak ezabatzeko haiei zuzenean eskatu behar diegu hori.
Bilatzaile erabilienak badituzte formularioak erabiltzaile europarrok ahazteko eskubidea era errazean gauzatu ahal izateko.
-Google: Formulario para solicitar la retirada de información personal.
-Yahoo: Solicitudes para Bloquear resultados de búsqueda en Yahoo Search.
-Bing: Solicitud para bloquear resultados de búsqueda en Bing en Europa.
Behin formularioetan, eskatzen dizkiguten datuak jarriko ditugu, gure izen-abizenetik hasita. Zehaztu behar dugu ere bai zein URL ezabatu nahi dugun eta zergatik, arrazoia era argi eta zehatzean azalduz. Gure identitatea ere frogatu beharko dugu NANaren irudi bat erantsiz. Azkenean, informazioa prozesatzeko adostasun laukitxoa markatu eta eskaera sinatuko dugu.
Bilatzaileek gure eskaerari espero dugun moduan erantzuten ez badiote, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari bilatzailearen aurrean gure eskubidea babes dezala eska diezaiokegu formulario honetan.
Ohartarazpenak eta aholkuak
-Weborri guztiek eduki behar dituzte legezko abisua eta pribatutasun politika, non gune horren eta bertan erabiltzaileek ematen dituzten datuen kudeaketaren arduraduna den pertsona edo entitatea zehaztu behar den. Zerbitzuaren arduradunek nortzuk diren, non dauden eta haiekin nola kontaktatu ahal den esan behar dute. Weborri guztietan guxienez honako informazioa agertu behar da: izendapen soziala; IFK; egoitza soziala (posta helbidea); datu pertsonalen kudeaketa; erabiltzaileak bere datuen gaineko eskubideak nola gauza ditzakeen.
-Zure datu pertsonalak eman baino lehen, ezagutu nork eta nola erabiliko dituen eta horien gaineko zure eskubideak nola gauza ditzakezun.
-Zure datuak ezagutzeko, zuzentzeko, kentzeko edo helbururen batekin trata daitezela zure ezezkoa emateko, legezko abisuan agertzen den ardunadurarengana jo behar duzu.
-Ez zaitez fidatu zure datuak edo bestelako informazio pertsonala eskatzen dizkizuten weborriekin datuak nork eta nola erabiliko dituen esaten ez badu.
-Gai honetaz gehiago jakin nahi baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Herritarrentzako gida kontsulta dezakezu.
-Oso baliagarria da ere bai Internautaren Segurtasun Bulegoak eskaintzen duen Interneten pribatutasun eta segurtasun gida.