ERREKLAMATZEAREN GARRANTZIA
Irailean gure bazkidea den L.U.V-ek Jazztelera bere linearen gaineko portabilidadea eskatu zuen Jazztelek aurreko telefono-operadoreak jarri litzaizkiokeen penalizazioak ordaintzeko konpromezua hartu ondoren. Kontratu berria tramitatu ostean eta jadanik Jazztelen bezero izanik, aurreko operadoreak, Orangek, 41,92€ kobratu zizkion penalizazio moduan eta beste 24€ mugikorraren epekako salerosketa dela eta.
Behin Jazztelen Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin kontaktuan jarrita, honek Orangen penalizazioak ordaintzen ez dituztela informatu zion Orange eta Jazztel gaur egun multzo bereko enpresak direla argudiatuz.
EKA jakinaren gainean jarri eta erreklamazioa bertatik tramitatu zen, izan ere, Jazztelek penalizazio hori ordaintzearen eskaintza idatziz egin zion eta erreklamatzaileak idazki hori gordetzen zuen.
Erreklamazio horren erantzunean Jazztelek penalizazioaren 41,92€ gain beste 24€ ere itzultzen dizkio erreklamatzaileari. Gure bazkideak, beraz, 65,92€ berreskuratu ditu guztira.