CAIXABANKEK HIPOTEKA BATI ZORTZI URTEZ ILEGALKI KENDU ZION ITUNTUDAKO HOBARIA BIRJARRI ETA 9.673 EURO ITZULI DITU

EKA/ACUV-eko G.D.A. eta E.L.S. bazkideek 2007ko apirilean CaixaBankekin Euriborrari lotutako mailegu hipotekario bat sinatu zuten zeinek etxe-asegurua, bizitza-asegurua, kreditu txartelak eta beste produktu batzuk ere kontratatzeagatik 0,65 puntuko hobaria zuen, korrituan deskontatzekoa. Hobaria hipoteka amaituko zen 2047 urteraino ezarriko zen beti ere hipotekatuek hileroko ordainketekin beteko balute eta aipatu produktuak mantenduko balituzte.

Likidotasun-arazo arin eta puntualagatik, gure bazkideek ez zituzten 2009ko azaroaren hilerokoari zegozkion 1.738 euro ordaindu, baizik eta 1.140. Bizkor konpontu zuten: abenduaren 5ean azarotik falta ziren 598 euroak ordaindu zizkioten CaixaBanki, gehi horrelakoetarako itundutako berandutze-interesak eta 30 euro ez ordaintze-erreklamazioaren komisioagatik. 2010ko urtarrilan, Euriborra + %0,75ekin eta hobariaren %0,65ekin mailegua berriztuta, kuotak 954,6 eurokoa izan behar zuen; baina CaixaBankek 1.026,8 euro kobratu zizkien. Haien kexari erantzuten die %0,65ko hobaria ez diela ezartzen “azaroko ez ordaintzeagatik”.

2016 urtea amaitzean, hobaria gabe zazpi urte igaro ondoren, nahiz eta urte horietan ordainketak garaiz egin eta aseguruak eta txartelak mantendu zituzten, G.D.A.-k eta E.L.S.-k berriko erreklamatzen diote CaixaBanki hobariarena eta entitateak hurrengo hilean hobaria birjarriko duela erantzuten die. Baina ez du bere hitza betetzen. Oraingo honetan aitzakia da G.D.A., ibilgailu bateko erosketarako maileguko abal-emailea izanda (CaixaBankekin eta hipotekarekin zerikurisik gabeko operazio bat), berankor-fitxategi batean agertzen dela. Hortik berehala irteteak ez du halere CaixaBanken jarrera aldatzen.

G.D.A. eta E.L.S. EKA/ACUV-era datoz orduan eta elkarte honek erreklamazio berri bat helarazten dio CaixaBanki banku-praxi txarra eta bezeroari kalte handia egiten dion kontratua ez betetzea aurpegiratuz. Elkarte honen argudioa hauxe da: hobaria ukatzeko CaixaBankek erabilitako lehen arrazioa “ez ordaintze irreal” bat da, “2009ko azaroan kuotaren zati bat soilik geratu baitzen ordaintzeke, arazoa egun gutxi geroago konponduz, eta hori teknikoki hitz eginez ez litzateke posizio zordunik izango”; eta bigarrena “kontratuko inolako baldintzarik hausten ez duen” gertaera bat: aldi baterako eta bizkor desagertutako erregistroa berankor-fitxategi batean. Hirugarren gaitzespena: hobariak kontratu erantsi batean daude hartuta, ez, behar bezala, maileguaren eskritura publikoan.

Hori guztiagatik, CaixaBanki eskatzen zaio hobariaren berehalako berrezarpena eta 2010etik hobariaren ukazioa dela medio sobera kobratutako diruaren itzulpena, dagoeneko milaka euro batzuk. CaixaBanken erantzuna da 2009an “zenbaki gorriengatiko” 30 euroko komisioa itzuliko duela baina hobariarenari ezezko borobila.

EKA/ACUV-ek eta gure bi bazkide hauek Espainako Bankuaren Erreklamazio Zerbitzuari helarazten diote erreklamazioa eta honek arrazoia ematen die: CaixaBankek praxi txarra egin du, batez ere hobaria behin betiko ezabatzearekin bezeroaren ez betetze bakarragatik “ondorio erradikal hori espezifikoki itunduta egon gabe”; eta hori banku-itunen oinarriak diren zuzentasun-printzipioen eta kontratuzko fede onaren eskaeren aurka doa.

Honelakoetan Espainiako Bankuaren Erreklamazio Zerbitzuak ematen dituen ebazpenak lotesleak ez badira ere, finantza-entitateek men egin ohi diete, jakinez bere aldeko halako txostena duen bezero batek bide judizialera jotzen badu ia seguru epaiketa galduko dutela eta aurrez epaiz kanpoko eran eskatzen zaiena baino garestiago ordainduko dutela auzia. Beraz, kasu honetaz Espainiako Bankuak emandako ebazpena ezagutu eta berehala, CaixaBankek 9.673 euro itzuli zizkien gure bazkideei (zortzi urtez irregularki ukatutako hobariak gehi horiei dagozkien interes legalak) eta hobaria birjarri zuen G.D.A. Eta E.L.S.-ren mailegu hipotekarioan.

Utzi iruzkina