OHIKO GALDERA BATZUK IBILGAILUEN ASEGURUEKIKO DESADOSTASUNEI BURUZ

Zer epe daukat nire ibilgailuarekin izan dudan ezbehar bat aseguru-etxeari komunikatzeko?

Zazpi egun ezbeharraren berri dugunetik, polizan epe handiago bat jarri ezean. Epea gainditzen badugu, aseguratzaileak adierazpenik ezak sortutako kalteak erreklama ditzake, asegurudunak ezin badu frogatu aseguru-etxeak beste bidetatik ezbeharraren berri izan duela.

Zer egin dezaket aseguruak kaltea estaltzen ez duela edo partzialki estaltzen duela esaten badit?

Egin behar den lehena da poliza aztertzea aseguruaren estaldurak egiaztatzeko. Izandako kaltea estalita dagoela edo dagokion kalteordaina aseguratzaileak eskaintzen diguna baino handiagoa izan beharko litzatekeela ulertzen badugu, erreklamazio formal bat aurkeztu konpainiari. Gogoratu behar dugu aseguruaren klausula mugatzaileak soilik ezar daitezkeela kontratuan era argian eta nabarian hartuta badaude eta bezeroak espresuki onartu baditu. Aseguratzaileak erreklamazioari uko egiten badio, Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusira jo dezakegu.

Eta aseguru-etxeak egiten duen kaltearen balioespenarekin ados ez banago?

Aseguru-etxearen aditu-txostenarekiko desadostasun kasuan, aditu (perito) gehiagarria izenda dezakegu. Azken hau eta aseguratzailearena ados jartzen ez badira, hirugarren perito bat izenda dezakete. Egiten ez badute eta erreklamazioa epaitegi batera heltzen bada eskaera gisa, Lehen Instantziako Epaileak izendatuko luke hirugarren peritoa. Adituen erabakia, aho batez edo gehiengoakatik izan daitekeena, loteslea da alde bientzat (batek judizialki aurka egin ezean), 30 eguneko epean aseguratzailearentzat eta 180 egunko epean aseguratuarentzat.

Bide-istripu bat badut, zein kasutan jo dezaket Aseguruen Konpentsazio Partzuergora?

Ibilgailu ezezagunek pertsonenganako eragindako kalteen kasuetan eta lapurtutako ibilgailuek edo asegururik gabekoek pertsonenganako edota ondasunenganako eragindako kalteen kasuetan. Baita ere aseguru-etxeak porrota, ordainketa-etendura edo kaudimengabezia-egoera (Partzuergoak onartutako likidazioarekin) deklaratu duenean.

Aseguru-etxeak ez dit kotxea konpondu nahi konponketako kostua balio venala baino gehiagokoa dela dioelako. Hori egiterik al du?

Aseguratuak ezin du inola ere geratu ezbeharra baino lehen zuen egoera baino txarragoan. Kalteordaina izango da ezbeharrak jotako ibilgailuaren konponketa edo ezaugarri beretako ibilgailu bat erosteko adinako kalteordaina, gehi indemnizazioa hori ordaindu arte ibilgailuak erabiltzeko ezintasunagatiko kalteordaina. Konponketako kostuaren eta balio venalaren artean funtsezko desberdinatsuna badago, azken hau kasuan kasu ezarritako proportzio zehaztuan handi liteke, ibilgailuak ematen zuen erabilgarritasunari dagokionez erabilera-balioa osatzen duten elementuen balioespena gehitzeko asmotan. Halaber, polizan azaldu beharko da ibilgailuaren balio venala nola zehaztuko den. Aseguratzailearen beharrak aseguratua ezbeharraren aurreko egoerara itzultzea izan behar du, baina horrek aseguratuarentzat abertaste bidegabea suposatu barik. Hortaz, balio venala kalkulatzeko orduan ibilgailuak zeukan erabilgarritasuna eta estimatutako salmenta-balioan antzeko ibilgailu bat erosteko ezintasuna kontuan hartu beharko dira.

Ibilgailua erabateko hondamenean geratzen bada, aseguruaren zatikatutako kuotak ordaintzen jarraitu behar dut?

Aseguru-kontratua desagertuko litzateke baina aseguratuak ordainketako prima zatikatu pendienteak ordaindu behar ditu; kuota guztiak (urtebetekoak adibidez) aldez aurretik ordainduta badaude, aseguratuak ezin izango ditu ezebeharraren ondoko aldiari dagozkionak berreskuratu. Hala ere, aldeak (bain polizan sartutako klausula baten bidez bai ezbeharraren ostean kontratuz kanpoko akordio baten bidez) konponbide desberdinetara irits daitezke, adibidez kontsumitu gabeko prima aseguru berri batean sartzea. Hondarren balioa kenduta aseguratzaileak ibilgailuaren balio venala bezalako kopurua ematen badu kalteordainean eta aseguratuak kaltetutako ibilgailuaren konponketa osoa bere gain hartzen badu, Ibilgailu Motordunen Erantzukizun Zibileko Nahitaezko Aseguruak indarrean jarraitu behar du, gutxienez estaldura-aldiaren amaiera arte.

Utzi iruzkina