‘100 comercios vascos con los que aprender’ liburuak AGECUren saria jaso du
UPV-EHUk 2017/06/29an zabalbutako prentsa-oharra
UPV/EHUko irakasle batzuek parte hartu dute azterlanean.
‘100 comercios vascos con los que aprender’ liburua aitortu du AGECUk hirigune kudeaketa sarien zortzigarren edizioan. Uztailaren 10ean banatuko dira sariak, Valentzian. Liburuan 13 egilek parte hartu dute, gehienak UPV/EHUko irakasleak.
Hiriguneak berreskuratzeko, biziberritzeko eta sustatzeko ekimenak bereiztea dute helburu Hiriguneen Gerentziarako Espainiako Elkartearen (AGECU) sariek.
Edizio honetan saritu duten liburuan, UPV/EHUko irakasleek eta merkataritza arloko aholkulariek, saltokietako jabeekin batera, Euskadiko ehun saltoki arrakastatsuren irakaspenak bildu eta dokumentatu dituzte. Kapitulu bakoitzean, denda bateko historia eta bilakaera berrikusten da eta, jarraian, sektorerako erreferentzia izan ahal diren kudeaketaren alderdi batzuk azaltzen dira: nazioartekotzea, erosteko jokamolde berriak, krisiari aurre egiteko gaitasuna, besteak beste.
UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakasle Pilar Zorrilla eta Celestino Martinez, merkataritzaren arloko aholkularia, liburuaren koordinatzaileak izan dira. Ikerlanean UPV/EHUko irakasleek jardun dute: EHU Gloria Aparicio, Julen Izagirre, Xabier Olabarrieta, Amaia Lafuente, Lucia Mediano, Eva Emmanuel, Adela Balderas, Jone Mitxeo eta Susana Tejada.
Bi koordinatzaileak Valentzian izango dira hurrengo uztailaren 10ean, guztien izenean saria jasotzeko, bai autoreen bai merkatarien izenean, hain zuzen. “Sari honek adierazten duen aitortza eskertzen dugu, baita gure saltokiei eta egindako lanari aintzatespena ere”, azaldu du Pilar Zorrillak.
AGECUren azken edizioan, ‘100 comercios vascos con los que aprender’ liburuaz gain, Pontevedrako Udala, Bartzelonako Institut del Paisatge Urbá eta Valentziako Tapineria Merkatua saritu dituzte, besteak beste.