EKA/ACUVeko bi bazkidek sofa akastun bat aldatzea lortu dute
Iazko maiatzean, EKA/ACUVeko A.N. eta C.C. bazkideek Mercatresillo izeneko enpresari 1.400 eurotan erosi zioten sofa jaso zuten etxean. Altxariak akats batzuk zituen eta aipatu enpresako langileek bisitaldi batzuetan pieza batzuk aldatu zizkioten sofari. Halere, gure bazkideak ez zeuden emaitzarekin ados eta jasotako sofa eramateko eta akatsik gabeko beste bat ekartzeko eskatu zioten enpresari. Mercatresillok aldaketa onartu zuen, baina neurri ezberdinak eta ezaugarri ezberdinak zeuzkan sofa bat eman zien, eta irregulartasunak zituen faktura moduko emate-agiri bat ere bai. A.N.k eta C.C.k protesta egin zuten berriro eta aukeratu eta ordaindu zuten sofa zehatza exijitu zioten Mercatresillori. Enpresak ez zien kasurik egin eta orduan EKA/ACUVeko abokatuek hartu zuten parte erreklamazio berri bat bidaliz. Enpresa, tarte hartan izenaz eta kudeatzailez aldatu dena, iheskor agertzen da. Bere kudeatzailea berria lehen sofa ekoiztu zuen lantegiaren jabea zen. Azkenean, elkarrizketa bide eta neurri gogorragoetara pasa behar gabe, gure bazkideek arrazoi osoz exigitzen zutena onartu zuen enpresak eta hasieran aukeratu eta ordaindu zuten sofa eraman zien.