Aseguruekin zelan erreklamatu
Aseguru kontuetan erreklamazio prozesua hasiko da, orokorrean, asegurudunak konpainiaren aseguratuaren babeslearen edo bezeroarentzako arreta zerbitzuaren aurrean aurkezten duen idatzizko erreklamazioaren bitartez.
Erreklamazioaren zergatia anitza izan daiteke: arazoak primarekin, kontratoaren iraupena, polizaren termino baten aldaketa, eta ohikoenak, estaldurekin erlazioa dituztenak: ez estalitako ezbeharrak, kalte-ordain partzialak, errefusaketak, eta abar. Ezbeharrekin erlazionatutako erreklamazio kasu hauetan, ohikoena aseguru-etxearen komunikazioa itxoitea izango da errefusaketa (edo kalte-ordain partziala) horren berri emanez, aseguratuak emandako partearen, (ezbeharraren existentzia emanez) azterketaren analisiaren ondoren.
Baliteke aseguru-etxeak berak euren erreklamazioak bideratzeko zerbitzurik, prozesua errazten duena, izatea, adibidez telefonoaren bidez, emailez, Internet edo antzekorik. Berarengana jo daiteke baina epe laburrean, bi edo hiru aste gehienez, aldeko erantzunik lortzen ez bada, idatzizko ohiko erreklamazio prozedura hasi behar da, bitarteko frogagarri bat erabiliz (ziurtatutako postaren bitartez jaso izanaren adierazpenarekin, baina erreklamazioa diru kopuru handikoa bada burofaxa testu egiaztapenarekin eta jaso izanaren adierazpena gomendatzen da).
Aseguru-etxeak kexa jaso ondoren bi hilabeteko epea du erantzuteko, nahiz eta jaso eta berehala auzijartzaileari kexa jaso duela jakinarazi behar. Jaso izanaren adierazpen honek balio izango du bi hilabeteko epe hori noiz amaitzen den jakiteko. Aseguru-etxearen erantzuna aldekoa ez bada, kexa asegurudunaren babeslera bidal daiteke, beti ere aseguru konpainiak, babesleren bat izendatu badu eta aldez aurretiko kexa bezeroarentzako arreta zerbitzuaren aurrean aurkeztu bada. Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren edo Asegurudunaren Babeslearen ezezko erantzunarekin, orain bai, kexa Pentsio Funtsen eta Aseguruen Zuzendaritza Orokorraren aurrean aurkez daiteke, zeinen zerbitzua dohakoa den eta ez da beharrezkoa abokatu edo prokuradorearen zerbitzurik. Erakunde honen ebazpena, behin aseguru-etxearen argudioak entzun ondoren hartzen dena, motibatuta egongo da, nahiz eta lotesle ez izan bi aldeentzat: auzijartzaileari arrazoia ematen badio aseguru-etxea ez da betetzera derrigortuta egongo; baina asegurudunak arrazoirik ez badu, honek justizia epaitegietara jo ahal izango du. Azken kasu honetan, preskripzio epea bi urtetakoa da eta eskudunak dituzten epaimahaiak aseguratuaren bizilekuarenak dira. Ez da beharrezkoa auzia abokatuarekin edo prokuradorearekin aurkeztea auzian dagoen diru kopurua 2.000 € baino gutxiagokoa bada, eta badira igarobidea errazten dituzten formulario errazak.