EZAGUTZEN AL DUZU GREENWASHING-A?
INGURUMENAREN ALDEKO 7 NEURRI ERAGINKOR
Greenwashing-a (ingelesez, garbiketa berdea), enpresek darabilten komunikazio-praktika berdeari deritzo, erantzukizun ekologiko gisa aurkeztutako irudi ez etikoan oinarritua. GKEek, izan ere, marka arduratsu modura adierazten duten entitateak salatzeko; berez, euren jarduera benetan kaltegarria delako ingurumenarentzat.
Engainu estrategiko hau dela eta, kontsumitzaileen eszeptizismoa areagotu da, benetako ekimenak bultzatzen dituzten erakundeen marka-irudiari eraginez.
EKA/ACUVen, berotze globalaren aurkako borrokarekin konpromezua hartuta, pertsona eta erakundeak sentsibilizatzea dugu xede, garapen jasangarria laguntzen duen ikuspegi sozialki arduratsua har dezaten.
Bada, hona gure ustetan lehenetsi beharreko zazpi neurrien zerrenda:
- Berotegi-efektuko gasak nabarmen murriztea.
- Hirietan trafikoa murrizteko politikak sustatzen jarraitzea eta eremu horietan abiadura mugatzea.
- Garraio arloaren eta enpresen arteko akordioak erdiestea, langileen bidaietan deskontu-bonuak eskuratzeko.
- Norberaren ibilgailua eta gidabaimena edukitzea ezin da baztertzailea izan kontratatzeko orduan.
- Hondakinak bereiztea eta birziklatzea.
- Ura aurreztea, ezinbestekoa den edozein prozesutan, arduraz erabili beharreko baliabide urria den aldetik.
- Material eta objektuei bigarren erabilera eskaintzea horiek baztertu aurretik, nolabait aurrezteko eta dena berria ez erosteko.