ABUSUZKO BANKU-KLAUSULENTZAKO EPAITEGI BEREZIETAKO AUZIEN BILAKAERARI BURUZKO TXOSTENA

Iazko ekainaren 1ean larrialdiko plana abiatu zenetik epaitegiek eman dituzten 23.000 epaien ehuneko 97,6 bezeroaren aldekoa suertatu da.

Joan den ekainaren 8an Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak prentsa-ohar bat zabaldu zuen non abusuzko banku-klausuletako auziak epaitzeko iazko ekainean eratutako epaitegi berezietan izandako eskaera sarrera eta epaien bilakaerari buruzko informazioa ematen duen.

Aurtengo lehen hiruhilekoan epaitegi bereziek ebatzi dituzten auziak (16.988 izan dira) 2017ko azken hiruhilekoan erabakitakoak (10.582) baino %60,5 gehiago izan dira.

2018ko lehen hiruhilekoan epaitegietara heldutako eskaerak %26,5 jaitsi dira eta epaitegi berezi hauek hasi zirenetik hiruhileko-kopuru txikiena da.

Epaitegi hauek epaitzen dituzten auziak, besteak beste, honako hauek dira: zoru-klausulak, epemugaren aurreratzea, berandutza interesak, hipoteka eratzearen gastuak eta hipoteka multidibisakoak.

Irakurri albiste osoa hemen: http://www.poderjudicial.es/cgpj/es/Poder-Judicial/Sala-de-Prensa/Archivo-de-notas-de-prensa/El-numero-de-asuntos-resueltos-por-los-Juzgados-de-clausulas-abusivas-se-incremento-un-60-5—en-el-primer-trimestre-del-ano-respecto-al-ultimo-de-2017-

Utzi iruzkina