ASEGURATUAREN GALDERARIK OHIKOENAK

ASEGURATUAREN GALDERARIK OHIKOENAK

Zer egin behar dut aseguru bat kontratatzeko?

Aseguru konpainia, agente edota aseguru-artekari bati eskaintza bat eskatu beharko genioke.

Bezeroak datu erreal jakin batzuk eman behar izango ditu aseguru poliza baliozkoa izateko.

Aseguratu nahi dugun balioari buruz gezurra esaten badugu, legez kontrako probetxua baino ez dugu aterako.

Aseguru-etxeek prima igoeraz jakinarazi behar gaituzte?

Legeak igoera hortaz jakinaraztera derrigortzen du konpainia bi hilabeteko epean.

Aseguratuak bi aukera izango ditu:

  • Prezio igoera hori onartu.
  • Igoera ez onartu eta kontratua deuseztatu.

Ezbehar baten aurrean, aseguru konpainiak noiz ordaindu behar digu?

Aseguru etxeak 40 eguneko epea du bezeroak jasandako ezbeharrarengatik justua deritzon kalteordaina ordaintzeko.

Aseguratuak, hala ere, konponketa edota objektuaren birjartzea eskatzeko aukera izango du beti ere.

Zer da grazia-aldia?

Polizaren epea amaitu bada, konpainiak polizaren estaldura beste hilabete batez mantentzeko betebeharra du.

Bajan eman dezaket nire aseguru poliza telefonoz deituz?

Ez, poliza bajan emateko eskaera idatziz jakinarazi behar zaio aseguru konpainiari hilabete bateko aurrerapenaz.

Kitapena (finikitua) sinatu egin behar dut?

Behin aseguru konpainiarekin kalteordainari buruzko akordiora heltzean, ohikoa izaten da konpainiak finikito idatzi bat aurkeztea eta hura sinatzeko eskatzea. Sinatzen baldin badugu, indemnizatutzat hartuko gaituzte eta ezin izango dugu ezer gehiago exijitu.

Eskaintzen didaten kalteordainarekin ados ez banago, nola erreklamatu dezaket?

Aseguratuak duen lehen aukera aseguru etxera jotzea da ezbeharra tramitatzen ari den zerbitzuarekiko desadostasuna agertuz.

Erreklamazio bat aurkezteko momentua da. Horretarako, lehenik, kontratua sinatu genuen pertsona edo bulegora zuzendu beharko ginateke gure ordez egin beharreko tramite guztiak egin ditzan. Konponbide batera ailegatzen ez bagara, aseguratuaren defentsarako zerbitzura zuzendu beharko genuke erreklamazioa.

Nor da aseguratuaren defendatzailea?

Aseguruaren kontrako erreklamazioak ebazteko aseguru konpainia batek edo batzuek izendatutako entitate edo aditu independentea da.

Zer da prima eta zergatik igotzen da?

Aseguruko prima aseguratuak aseguru-etxeari ordaindu beharreko diru kopurua da aseguruaren estaldura izateko.

Ordainketa bakar baten edo gehiagotan ordaintzen da urtean zehar eta kontratua sinatzen den momentutik eska daiteke.

Prima kontratuan aurreikusita dagoen ala ez begiratu behar dugu lehenik eta behin. Aseguru guztiak konpainia eta aseguratuaren artean adostutako prima baten ordez kontratatzen dira eta, kontratuak aurreikusten duen heinean, prima igo egin daiteke aseguratua kontsultatu gabe. Prima igoera kontratuan jasota baldin badago, igoera hori guztiz legala da (adibidez parte asko emateagatik, denbora zehatz bat igarotzeagatik, etab.)

Aseguruaz egiten duzun erabilera kontutan hartuz primaren igoera justifikatuta ez balegoke, hiru aukera dituzu: asegura konpainiari erreklamatu, estaldurak kontratutik kendu prezioa merkatzeko edo konpainiaz aldatu.

Utzi iruzkina