AUTOKARABANAK, INPROBISAZIO ETA ABENTURARAKO ALTERNATIBA EZIN HOBEA
ALOKATZEKO AHOLKUAK
Uda eta oporrak bueltan dira, eta gero eta jende gehiagok hautatzen du autokarabana baten alokairuaz egun batzuez gozatzea. Izan ere, zoragarria da herrialde bateko hirietan barrena ibiltzea edo bertako toki ospetsuenak ikertzea. Artikulu honetara, alokatzerako orduan aintzat hartu beharreko hainbat alderdi dakartzagu, behar besteko malgutasunez bidaiatuko duzula, eroso egongo zarela eta kostuak murriztuko zaizkizularen berme.
-Aurrenekoz, gure bidaia eta berorren ezaugarrietara hobekien moldatzen den ibilgailua aukeratu beharko dugu: maniobragarritasuna, barruko konforta, sukaldea, espazio zabalak…
-Jo alokairu-enpresa espezializatuetara: bertan aholkularitza emango dizute, aurrekontu, helmuga eta bidaiatuko duten pertsonen eta abarren arabera. Webgune baten bidez kontratatzen baduzu, begiratu aurreko beste erabiltzaileen aipamenak.
-Oro har, zenbat eta handiagoa izan autokarabana, orduan eta erregai-kontsumo gehiago. Ez ahaztu eskaintza eta prezioen arteko erkaketa egitea. Goi-denboraldian eskaria izugarri areagotzen da; harrezkero, gomendagarria da bilaketa hilabete batzuk lehenago egitea.
-Galdetu ekipamenduaz: informa zaitez prezioan sartzen diren elementu eta objektuez (ur beroa, berokuntza, sukaldea eta haren tresnak, oheko arropa, burkoak, kanpingenko altzariak, haurtxoentzako eserlekuak…) edo horietako batengatik ordaindu beharra dagoen.
-Zure maskotarekin bidaiatu nahi izanez gero, galdetu aldez aurretik konpainia horrek ahalbidetzen duen.
-Egiaztatu gidabaimenaren baliozkotasuna: dokumentazioa behar bezala edukitzeak ezustekoak saihestuko dizkizu ziur asko, besteak beste, erreserbaren dirua galtzea. Ziurtatu alokairu-herrialdean lizentzia onartzen dela. Ebz kanpoko herrialdeetan, ezinbestekoa izango da nazioarteko gidabaimena edukitzea. Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren ordezkaritzetan eskura daiteke, izapide sinple bat gauzatuta.
-Asegurua, funtsezkoa: autokarabana ez da auto arrunt bat. Eragindako edozein kalte askoz garestiagoa izan daiteke. Alokairuaren prezioa asko hazi daiteke, baina edozein kolpe konpentsaturen aurrean lasai ibiltzea baimenduko dizu. Nolanahi ere, argazkia atera ibilgailua eman eta ostera ere entregatu orduko. Arretaz aztertu aurretik kalteren bat baldin balu gerora erreklama ez diezazuten.
-Kontuz abiadurarekin: zirkulazio Araudi Orokorrak gehienezko 90 km/hko abiadura ezartzen du errepide nagusietan, eta 100 km/hkoa autobia eta autobideetan. Gainerakoetan, 80 km/hko abiadura onartzen zaie autokarabanei, hirietan izan ezik, hantxe beste autoei inposatutako muga mantentzen baita, 30 eta 50 km/hkoa hain justu, eremuaren arabera.
-Aparkalekuak: herrialde gehienetan, ordaintzekoa izaten da aukera ohikoena. Kopuru bat pagatu beharko duzu egokitutako zonalde batean aparkatzeko, eta horren truke, lasai lo egin, hondakinak bota, argindarra eta ura eskuratu, eta sukalde eta komun publikoak erabili ahalko dituzu.
-Egiaztatu alokairu-kontratuan ageri diren datu guztiak jasotzen direla: ibilgailu mota eta bere egoera, prezioa, barne ekipamendua, jasotzeko eta entregatzeko ordutegiak, fidantzaren itzultzea, edozein ezustekoren aurrean enpresarekin harremanetan jartzeko modua… Eskatu sinatutako kontratuaren kopia eta gainean eraman ezazu bidaian.