BESTE KOLPE HANDI BAT BANKUENTZAT

Arabako Audientziak ezetsi du BBVAk aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, eta berretsi egin du Gasteizko merkataritza-arloko 1. epaitegiaren sententzia.

Baliogabe aitortutako klausulak

KONTUAREN TITULARRA EZ DENAK LEIHATILAN DIRUA SARTZEAGATIK KOBRATUTAKO KOMISIOA

2.000 EURO BAINO GUTXIAGOKO ZENBATEKOAK LEIHATILAN ESKUDIRUTAN ERRETIRATZEAGATIK KOBRATUTAKOA.

EKA/ACUV-ek bukarazte-akzioko demanda bat aurkeztu zuen BBVAk bi komisio hauek kobratzeari utzi ziezaion. Demanda lehen auzialdian baietsi zen, eta oraingoan Arabako Probintzia Auzitegiak berretsi du.

Baikor epaitegietako jarrerarekin

Sententzia honek Auzitegi Gorenak berriki argitara emandako epaiaren ildo bera jarraitzen du hirugarrenei leihatilan dirua sartzeagatik kobratutako komisioari dagokionez, kobrantza horren deuseztasuna aitortuz eta bere erakundeko bezero guztiei berehala aplikatzeari uzteko aginduz. Horrez gain, kobratutako zenbateko horiek itzuli beharko dituzte.

Elementu berritzaile gisa, gainera, leihatilan eskudirua ateratzeagatiko komisioaren kobrantza 2.000 eurotik beherako kopuruetan baliogabeturik gelditzen da, kontu aringarria kutxazain automatikoa erabili nahi ez zuten edo erabiltzen gai ikusten ez ziren herritar askorentzat.

Epaia Auzitegi Gorenean errekurritu daiteke, baina EKA/ACUV-ek lortutako beste bultzada handia izaten da honakoa, bezeroek finantza-entitateen aldetik jasotako tratu txarrak gogoan izanik.

Utzi iruzkina