Bidaietan osasuna zaintzeko aholkuak, batez ere arrisku handiagoko herrialdeetan
Etxetik irten baino lehen, familiako medikuarekin kontsulta
Familiako medikuari aldez aurretiko bisita egitea gomendatzen da. Botika bereziren bat behar duen gaisotasunen bat pairatzen badugu, zuzena den azterketa medikua burutzeaz gain, medikuak gaisotasunari buruzko txostena idaztea eta atzerrian emango dugun denbora iraungo duten adina botika agintzea gomendagarria da. Bidaiaren osasun alderdiak garaiz planifikatu behar dira. Bidaiariek helmugako herriaren osasun sistemaren berri izan behar dute eta norbanakoen aseguruaren estaldurak ezagutu behar dituzte. Honi buruzko informazioa jasotzeko, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionaleko (INSS) Herrialdeetako Ordezkaritzetara zuzendu behar dira, non Estatu Espainiarrak beste herrialdeekin Laguntza Medikoko zerbitzuei buruz adostuta dituen akordioen berri emango zaien.
Arrisku handiagoko adinak
Bidairiak agureak edo umeak direnean, arreta bereziak beharrezkoak dira, adibidez, tropikoetako herrialdeetan eguzkia eta beroaren aurkako babesa, gerta daitezkeen deshidratazio eta intsolazioak direla eta. Iraupen luzeko bidai edo hegaldietan, batez ere edadetuen kasuan, bitartekoak ahalbidetzen dituen mobilizazio ariketak egitea gomendagarria da (jarrera aldaketak, komuneraino ibiltzea, eta abar). Umeak, orokorrean, ordutegi eta klima aldaketetara hobeto egokitzen dira. Baina gaisotasunen aurka azal dezaketen erresistentzia txikiagoa da. Deshidratzio egoera larriak ordu gutxitan umearen heriotza eragin dezake.
Botika-kutxa, eguzkirako kremak…
Beti da erabilgarria desinfektatzaile eta erraz erabil daitekeen sendatzeko materiala eramatea. Eremu batzuetan derrigorrez erabili behar dira eguzkirako kremak, eltxoak usatzeko produktuak, paludismoaren aurkako sendagaiak eta ahotik hartu beharreko birhidratatzeko gatzak. Bidaiariek medikuari galdetu behar diote ea antibiotikoak edo idorreriaren aurkako sendagaiak eraman behar dituzten. Urrutiko eremuetan denbora asko igarotzekotan, bidaiariek aditu bati aholkua eskatu behar diote botika-kutxaren edukiari buruz. Xiringen bidez hartu beharreko sendagairen bat eraman behar bada, xiringak eraman behar dira eta erabilera bakarreko orratzak.
Arropa egokia
Garrantzi handia du arropa eta oinetako egokiak aukeratzeak. Soinekoak zuntz naturalekin egindakoak izan beharko dira (kotoia, lihoa, eta abar), arinak, zabalak eta kolore argikoak, sarritan arropa aldatzea komenigarria izanik. Oinetakoak zabalak eta aireztatuak izango dira onddoek eragindako infekzioak ekiditeko. Edozein altueran, ezberdintasun handiak egon daitezke egun eta gaueko tenperaturen artean. Aire egokitua duten lokaletan eta hegazkinetan tenperatura freskoa da. Tenperaturen arteko aldeak hotzeria pairatzeko aukerak areagotzen ditu, nahiz eta hauek arropa egokia erabiliz ekidin ahal diren. Oheratu baino lehen izarak eta tapakiak astintzea gomendatzen da, baita arropa eta oinetakoak jantzi baino lehen, intsektu edo animaliren bat haietan izkutatu ahal delako. Airean lehortutako arroparen kasuan, bero handia erabiliz lisatzea gomenatzen da. Gehiegizko beroa eta hezetasuneko baldintzetan egindako esfortzu handiek, neke ikaragarria, likido eta gatz mineralen galera, edo larrialdiko mediku laguntza behar duen gorputz tenperaturaren igoera eragin ditzakete. Unadura kasuetan tea eta gatz mineraletan aberatsak diren edariak (fruta eta lekale zukuak, barazki saldak…) hartzea gomendatzen da. Eguzki gehiegi hartzeak intsolazio eta erredura larriak eragin ditzake, bereziki larru argia duten pertsonengan. Bidaiaria ingurunera egokitu behar da espozisioen denborak mailakatuz, eguzkirako betaurrekoak eta txanoak erabiliz eta eguzkiaren aurkako babes kremak erabiliz. Alergia arazoak dituztenek herrian bidaiaren unean ematen ari den urtaroa, eta bidaiaren zehar alergiak eragindako krisialdi bat pairatzeko aukera kontutan izan behar dute.
Janaria
Bidaietan jaten denarekin arreta handia izan behar du beti bidaiariak. Nazioarteko bidaietan idorreria da gaisotasun ohikoena. Idorreria saihesteko dagoen erarik onena hartuko diren elikagai eta edari guztiak arreta handiz aukeratzea eta prestatzea da. Bidaiariak ez lituzke barazki gordinak jan beharko. Entsaladek, beraz, arreta berezia merezi dute. Jaten diren ortuari freskoak ordu erdiz mantendu behar dira hipoklorito sodikoarekin tratatutako uran (gizakion kontsumorako egokia den lixiban, hau da garbigailu eta lurrinik gabekoa), tanta bat edo bi litroko. Okelak eta arrainak ere behar bezala prestatuta hartu behar dira. Ez da gomendagarria molusku gordinik hartzea (txirlak, muxilak, berberetxoak, eta abar). Fruta, zurituta baino ez, edo gizakion kontsumorako egokia den ura gehi lixiba tanta batzuekin garbituta hartzea gomendatzen da. Arreta berezia eskaini behar zaie izozki eta gozokie ere, erraz kutsatzen direlako. Ez da esnea eta haren deribatuak higienizatu gabe hartu behar.
Ura
Kontutan izanda ura gaisotasun kutsakorren igorle garrantzitsua izan daitekeela, berme nahikoak eskaintzen dituena edo bezeroaren aurrean irekia izan beharko den ur ontziratua bakarrik hartzea gomendagarria da. Ez onartu jela-kozkorrak edarietan, kutsatutako urekin eginda egon daitezkeelako. Tropikoetako herrialdeetan dagoen klima dela eta, gomendagarria da likido anitz hartzea. Haren prestaketa dela eta freskagarriak, ontziratutako edariak eta tea edo kafea bezalako edari beroak (pairatzen dute tenperatura dela eta) segurtasun eta berme maila altuagoak eskaintzen dituzte. Balizko arriskua izan ditzaketen uren kasuetan hauek tratatuak izan daitezke oso era errazean.
Balizko arriskua azal dezakeen uraren tratamendua
-Irakite. Irakin eta aireratu 10 minutu igaro ondoren saporea hobetzeko.
-Klorazioa: litroko bi tanta lixiba; 30 minutu itxaron hartu baino lehen. Lixibak (hipoklorito sodiko gordina) garbigailu eta lurrinik gabekoa behar du izan.
Digestio-asaldurak
Elikagaien baldintzetan ematen diren aldaketek, ordutegiek, ingurumenak… digestio-asaldurak eragin ditzakete.
Bidaiariaren sabelekoa
Maiz ematen da bidaiariengan, batez ere azpigaratutako eremuetara doazenengan. Jatorria baldintza txarretan aurkitzen diren elikagaiak jatea izaten da, beraz profilaxirik onena elikagai eta edarien zaintza bikainean datza. Antibiotikoen badaezpadako erabilera ez da gomendagarria. Osasun arazoak azaltzen dituzten eta hauen beharra duten pertsonek medikuak zehaztutako dosietan eta maiztasunean hartu beharko dituzte.
Idorreria
Guretzat ohikoak ez diren elikagaiak jan ditugulako edo jaten ditugunetan aldaketak egin ditugulako, edo ibilgailu baten eserlekuetan denbora gehiegi eserita egon garelako gerta daiteke.
Tripako mina
Normalean gertatzen da, gehiegizko janari minak, gozagarriak, edari alkoholikoak edo fruta garratzak hartzen direlako Arazoa konpontzeko, orokorrean, hartzen diren elikagaien arteko oreka berriro ezartzearekin nahikoa izaten da.
Arreta bainua hartzerakoan ur gezan
Tropikoetan, ibai, laku, ubideek… larruan sar daitezkeen eta gaisotasunak eragin ditzaketen larbak izan ditzakete. Gizakion zein animalien gorotzek kutsa dezaketen uretan garbitzea eta bainua hartzea ekidin behar da, honek begi, belarri eta hesteetan infekzioak eragin diezazkigukelako. Bakarrik dira seguruak, ur kloratu duten igerilekuak.
Arreta bainua hartzerakoan itsasoan
Orokorrean, itsas-bainuek ez dute arriskurik suposatzen gaisotasun kutsagarrien inguruan. Hala ere, bidaiariak bainua hartzeko lekuari buruzko informazioa izan dezala gomendagarria da: hau da bainua hartzea debekatuta dagoen edo ez, eta leku horretan osasunarentzat arriskutsua den edo ez. Medusen ziztadek min larriak eta larruaren narritadurak eragiten dituzte. Zenbait lekuetan igerilariek oinetako mota berezi bat erabili behar izaten dute, arrainen ziztada eta hoskak, koralek eragindako narritadurak eta pozoindutako itsasoen krustazeo, itsaski eta anemonak ekiditeko.
Kontuz animaliekin
Edozein motatako animaliekin harremana ekiditea gomendagarria da, etxe-animaliak barne, hauek osasun kontroletatik at egon daitezkeelako. Orokorrean, animaliek gizakiok ekiditen dituzte, baina zenbait kasuetan eraso dezakete, batez ere euren kumeak babesteko baita. Defentsa bezala, sugeek kosk egiten dute eta arrabioek ziztatu, batez ere gauez. Oinetako egoki eta gogor baten erabilera oso garrantzitsua da, batez ere sugeak bizi diren tokietatik gauez ibiltzeko. Goizetik, jantzi aurretik, komenigarria da arropa eta oinetakoak aztertzea, suge eta arrabioei han izkutatzea gustatzen zaielako.
Gaisotasun benereoak
Gaisotasun hauek, IHESa eta B Hepatitisa barne, azken urteetan gora egin dute eta dagoeneko munduko herri guztietan aurki daitezke. Era berean infekzio mota hauen kutsaketa, gehienena behintzat, ez dela bakarrik ematen harreman sexualak izateagatik gogoratzea komenigarria da. Kutsatutako amak haurdunaldian zehar, erditzerakoan edo jaio ondoren, bere semea kutsa dezake, eta infekzio batzuk (bereziki IHESa, B Hepatitisa eta sifilia) kutsatutako hemoderibatuen, infektatutako orratzen erabileraren edo odolaren bidez zabal daitezkeela. Harreman sexualen bitartez kutsatzen diren gaisotasunak ez hartzeko neurriak berberak dira bai etxean bai gure oporretako lekuan ere. Pertsona anitzekin harremanak izatea edo pertsona askorekin harremanak izaten dituen pertsona batekin harremanak izatea arriskutsua izan daiteke. Harreman sexualetan gaisotasun hauen kutsaketa ekiditeko biderik eraginkorrena preserbatiboaren erabilera da. Bikotearen osasun egoera ezagutzen ez bada, gizonak harreman bakoitzean preserbatibo bana erabili behar du, harreman sexual hori hasten denetik amaitzen den arte, eta emakumeak egiaztatu behar du gizonak erabiltzen duela. Odolaren bidezko kutsaketa ekiditeko, ez dira inoiz orratzak, xiringak edo kutsatuta egon daitekeen beste materialik (bizarra mozteko bizar-xaflak, hortzetako eskuilak, tatuajeak edo akupuntura egiteko tresneria…) partekatu behar. Era berean, beharrezkoa da kontutan hartzea ez dagoela IHESa transmititzeko arruskirik garraio publikoak erabiltzeagatik, eskuen bitartez ukitu, agurtu edo laztantzeagatik, bainu publikoak edo jateko tresneria erabiltzeagatik. Gaisotasun hau ez dela eltxo edo beste intsektuen ziztaden bitartez kutsatzen gogoratu behar da.
Etxera itzulitakoan
Gaisotasun tropikal batzuk ez dira berehala azaltzen, eta etxera itzuli eta denboraldi ederra igaro ondoren azal daitezke. Medikuarengana joatea behar izatekoan, azken 12 hilabeteetan eremu tropikal batetara edo garapen bidean dagoen herri batetara joan zarelaren berri eman beharko diozu.