EKA/ACUV-EK 65 URTETIK GORAKOEI ZUZENDUTAKO ETXEZ-ETXEKO ‘ATE HOTZEKO’ SALMENTA DEBEKATZEA ESKATU DU

Joan den ostiralean Nora Abete Kontsumobideko zuzendaria eta EKA/ACUV Eusko Lege Biltzarrean azaldu ziren etxez-etxeko salmentari buruzko datuak eta ohartarazpenak emateko. Merkataritza arlo hori erreklamazio mordoa eta alarma soziala sortzen ari da, kasu askotan oso jardute oldarkorrak erabiltzen dituelako.

Koldo Nabaskues EKA/ACUV-eko presidenteak etxez-etxeko salmentan diharduten komertzial batzuen “praktika lotsagarriak” salatu zituen. “Adin handiko eta beren buru-ahalmenak txikituta duten pertsonak ere engainatzeko delituzko praktikak egitera heltzen ari dira”. EKA/ACUV-ek 65 urtetik gorako pertsonei zuzendutako etxez-etxeko ‘ate hotzeko’ salmenta (abisurik eta aurretiko hitzordurik gabea) debekatzea eskatu zuen. “Kolektibo horrek babes berezia behar duela uste dugu. Etxez-etxe energia saltzea debekatu den bezala, legegileek ahulenak diren pertsonak babesteko forma egokia bilatu behar dute”.

Nora Abetek jakitera eman zuen Kontsumobidek aurten 41 enpresa isundu dituela etxez-etxeko salmentan abusuzko jokaerak egiteagatik. Arlo horrek 2.934 erreklamazio sortu zituen 2017an Euskal Autonomia Erkidegoan, 2016an baino %38 gehiago. Aurten, abenduaren 21ean, jasotako erreklamazioak 2.463 ziren.

Komunikabide batzuk Nora Abeteren eta EKA/ACUV-en adierazpenak hartu eta zabaldu dituzte.

SER EUSKADI: “Piden prohibir la venta a domicilio a mayores en Euskadi”.

EUROPA PRESS: “Kontsumobide ha sancionado este año a 41 empresas por prácticas abusivas en la venta a domicilio”.

Utzi iruzkina