EKA/ACUV-ek ohartarazi du etxebizitzetan praktika arriskutsu eta iruzurrak ematen ari direla komertzialen bisiten bitartez (argia, gasa, etxez-etxeko salmenta…).

Kontsulta ugari jaso ondoren, abisu eman nahi dugu eta jakinarazi, kontuz ibili behar dela atea irekitzerakoan.

Alde batetik, komertzialek euren burua guk kontratutako enpresako langiletzat aurkezten dute eta konpainia aldaketa sinatzea lortzen dute beherapen eta oferta faltsuak eskainiz.

Bestalde, badira balio handiko produktuen erosketa-kontratuak sinatzea lortzen duten komertzialak ere, produktua ezagutu eta horren beharrik izan gabe.

Gomendioak

-Identifikazioa eskatzea.

-Kontratazioaren beharra zalantzan jartzea.

-Datu pertsonalak ez ematea.

-Ondo informatzea.

-Egiaztatu gabe ezer ez sinatzea.

-Kontratuaren kopia eskatzea.

Nola jokatu

-Salatu.

-Jakin 14 eguneko epea dagoela atzera botatzeko.

-Kontsumitzaileen elkarte batera jo.

-Zure burua behartuta-derrigortuta ikusiz gero, jakinarazi ez duzula bisita gehiago nahi.

Utzi iruzkina