ELIKAGAI XAHUKETA EUSKADIKO ELIKADURA-KATEAN: ELIKA FUNDAZIOAREN DATUAK

Elika Fundazioarekin egin ohi dugun lankidetza-jardueraren barruan, Euskadiko elikagai-xahuketari buruzko azken azterlanean jasotako datuen berri ematera gatoz.

Diziplina anitzeko lantaldeak hartu du parte jorratutako txostenean, zifra globalak kuantifikatzeko eta EAEko elikadura-katea osatzen duten sektoreei buruzko ondorioak ateratzeko.

Elikagaiak alferrik galaraztea arazo globala da,eta ondorio larriak ditu ingurumenean, ekonomian eta gizartean. NBEk 2030erako erdiraino murrizteko helburua ezarri zuen erronka gisa, jomuga hori Europako Itun Berdeak bere gain hartu zuelarik, ‘baserritik mahaira’ estrategiaren esparruan.

Zehazki, hauek dira hobekuntza-ekintzak ezartzeko erreferentziatzat hartu diren kategoriak:

-Ekoizpen primarioa

-Eraldaketa eta ekoizpena

-Txikizkako salmenta eta beste banaketa-modu batzuk

-Jatetxe eta janari postuak

-Etxebizitzak

Ongi asko islatzen dute errealitatea datuek. Urtero 311.500 tona elikagai baino gehiago galtzen dira EAEn (material jangai eta ez jangaia). Eskala txikian adierazita, 142 kilo pertsonako, alegia, 319 €ko eragin ekonomikoa. Etxebizitzzek dute ardura nagusien (%45), eta ondoren banaketa eta manufaktura (%20 eta %23, hurrenez hurren).

Zalantzarik gabe, gure jokabideak zaindu behar ditugu osagai eta materia aprobetxagarri bakoitza kudeatzeko orduan, prebentzioa mekanismo nagusi moduan baliatuz eta inplikatutako eragile guztien erantzunkidetasuna sustatuz. Konpromiso handia da, eta gure esku dago ‘xahuketazero’ desafioari eustea.

GEHITZEN AL ZARA HAMARKADA HONETAN XAHUKETA ERDIRA MURRIZTEKO XEDERA?

Utzi iruzkina