Fruten, barazkien eta esnearen banaketa ikastetxeetan

Fruten, barazkien eta esnearen banaketa ikastetxeetan

ELIKA, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak 2017-08-04an argitaratuta. http://www.elika.eus 

Joan den abuztuaren 1etik, prest dago dena 2017-2018 ikasturtean Europako ikastetxeetan frutak, barazkiak eta esnea banatzeko Programa berria aplikatzeko.

Programa berri honek aurreko beste hainbat programa fusionatzen ditu, zehazki, frutei eta barazkiei dagokiena eta esneari dagokiona, eta haurren artean elikadura-ohitura osasungarriak sustatzea du helburu.

Programa honen bitartez, fruta, barazkiak eta esnekiak banatuko dira ikastetxeetan, eta hezkuntza-programa espezifiko batzuk jarraituko dira, haurrei azaltzeko, batetik, zeinen garrantzitsua den elikadura ona izatea eta, bestetik, nola ekoizten diren elikagaiak.

Programa borondatezkoa da estatu kideentzat, baina 28 estatu kideek baieztatu dute egitasmoan parte hartuko dutela. Espainian, MAPAMAk hainbat laguntza-neurri garatu ditu; hala nola autonomia-erkidegoentzako material didaktikoa, produktu horiei eta horien propietate, onura eta bitxikeriei buruzkoa, haurrentzako jolasekin.

2017-2023an Ikastetxeetan Frutak, Barazkiak eta Esnea Kontsumitzeko Eskola Programa ezartzeko Espainiako Estrategian honako hauek zehazten dira, besteak beste: estatuko aurrekontua, neurri zehatzak, helburu-biztanleak eta banatuko diren produktuak.

Dokumentu interesgarriak:

511/2017 Errege Dekretua. Horren bidez aplikatzen da fruten, barazkien eta esnearen kontsumoari buruzko eskola programarekin lotutako Europako araudia Espainian.

MAPAMA programaren webgunea

Europako Batzordearen Programaren webgunea

Utzi iruzkina