“Garagardoa eta dieta mediterraneoa”, prentsaurrekoa eta hitzaldia + koktela astearte 21ean Bilbon

“Garagardoa eta dieta mediterraneoa”, prentsaurrekoa eta hitzaldia + koktela astearte 21ean Bilbon

Centro de Información Cerveza y Salud erakundeak eta CECU-k (Confederación Española de Consumidores y Usuarios, non EKA/ACUV partaidea den) “Garagardoa eta dieta mediterraneoa” izeneko hitzaldia antolatu dute (gazteleraz ) Bilboko Hika Ateneon (Ibeni kaia, 1) datorren asteartean arratsaldeko 18.00etan ematekoa. Hizlaria izango da Mercé Vidal, doktorea, dietista, elikaduran aditua eta Nutrición Sin Fronteras GKEko zuzendaria. Hitzaldiaren ostean pintxoak eta garagardoa aterako dira. Sarrera librea eta doakoa izango da Hika Ateneoko adukiera bete arte.

PRENTSAURREKOA GOIZEAN

Asteartea 21an ere bai, goizeko 11.30etan Alde Zaharreko La Bolsa auzo etxean, Mercé Vidalek prentsaurreko bat emango du arratsaldean Hika Ateneon eskainiko duen   konferentziaren edukina aurreratuz eta laburtuz.

Cartel CICS CECU_Bilbao 21.02

Utzi iruzkina