Indarrean da erabilera bakarreko plastikoen debekua Europan
Erabilera bakarreko plastikoak bizi dugun ingurumen, klima eta osasun-krisiaren alderdi nagusi dira. Joan den uztailaren 3an jarri zen indarrean erabilera bakarreko plastikoen Europako debekua (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/904 Zuzentaraua), hala nola, kotoizko bastoi-txotxak, pajitak, zotzak eta mahai-tresnak, platerak, globo-zurtoinak eta janari eta edarietarako poliestireno hedatuko ontziak baztertzeko.
Ildo horretatik, Rethink Plastic Aliantzak, Break Free from Plastic mugimenduak eta Residuos Cero Aliantzak, -Lurraren Adiskideak, Ekologistak Ekinean, Greenpeace, Retorna, Recero eta Surfrider Espainia horien parte izanik- bi dokumentu aurkeztu dituzte plastiko mota horien aurkako borrokari buruz. Hala, herrialdeen sailkapenaren erdian kokatzen dute Espainia legediaren betetzeari dagokionez, aipatu Zuzentaraua oraindik guztiz ezarrita ez badago ere.
Hauen bazterketa burutzeko, Ebko herrialdeek hainbat neurriz osatutako ebaluazio-txosten bat aurkeztu dute, baita jardunbide egokien katalogo bat ere, aukera berrerabilgarrien trantsizioa babesteko. Halere, erakunde ekologistek agerian uzten dute asmo handiagoko neurriak hartzeko premia dagoela.
Trantsizio Ekologiko eta demografikorako Ministerioak ohar argigarria eman du, debekua eraginkorra dela jakinarazteko. Gainera, Gobernuak aurreikusita dauka EBren Zuzentarauan agertzen ez diren neurri osagarriak ezartzea, hala nola, bilgarri gisa erabiltzen diren plastikozko erretiluak, dosi bakarreko produktuak, gozoki edo izozkien elikagaiei eusteko eraztunak eta zotzak alde batera uztea, konpostalbeak ez direnean. Beste produktu batzuek, ordea, argi eta garbi adierazi behar dute etiketan plastikoa dutela, ingurumenean duten eragina eta botatzeko edo birziklatzeko arauak. Horiek ditugu konpresak, tanpoiak eta horien aplikagailuak, eskuoihal hezeak, tabako-iragazkiak edo edalontziak, besteak beste.
Galarazpenei dagokienez, gainera, Espainiak bestelako oinarriak jarri ditu, ekitaldi publikoetan globo eta botilen kutsadura mugatzeko, baita administrazio publikoen eraikinetan eta HORECA sektorean ere (hotelak, jatetxeak eta kafetegiak). Edarietarako ontziak, estalkiak eta tapoiak barne, eta berehala kontsumitzeko elikagai-ontziak %50 murriztu beharko dira 2026an, 2022arekin alderatuta, eta %70 2030erako.
35 milioi lata, botila eta brik galtzen dira eta kutsatzen dute egunero gure lehorreko eta itsasoko lurraldea. Urtero, 10 eta 12 milioi tona zabor bitartean iristen zaizkigu ozeanoetara. Ezinbestekoa da ontziak biltzeko eta berrerabiltzeko estatu mailako biltegiratze-sistema sortzea.
Ingurugiroa bere osotasunean nahi dugu!