INTERES-TASEN IGOERA ARINTZEKO NEURRIAK ONGI ETORRIAK DIRA, BAINA EZ DIRA NAHIKOAK

INTERES-TASEN IGOERA ARINTZEKO NEURRIAK ONGI ETORRIAK DIRA, BAINA EZ DIRA NAHIKOAK

EKA/ACUVek baikor ikusten ditu laguntza gisa hartutako neurriok. Halere, nahikoak ez direla uste dugu. Bada, familia horien funtsezko arazoa aldi baterako baino ez dute konponduko, eta halaber, entitateen esku geldituko dira.

Horien bitartez, Estatuko milioi bat familia baino gehiagoren hipoteka karga arintzea lortu nahi da. Gure ustetan, aldiz, finantza-egoera okerrragoa duten zordun gehiagotara zabaldu beharko litzateke.

Gobernuaren proposamena

Aurretik Familia zaurgarrientzat bideratutako laguntzei (urtean 25.200 eurotik beherako diru-sarrerak, hileko errentaren %50 baino gehiago hipoteka ordaintzeko erabiltzen badute), erdi mailako errentetarako bigarren akordio bat gehitu zaie oraingoan (urtean 29.400 eurotik beherako diru-sarrerak alegia, eta hauen kasuan, errentaren %30etik gorako hipoteka karga izatea -betiere beren kuota %20 igo bazaie, azkeneko aldaketak kontuan izanda-).

Neurri-sortak, besteak beste, kuotak hamabi hilabetez izoztea, interesak jaistea eta kreditua ordaintzeko epea zazpi urtez luzatzea aurreikusten ditu, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Jardunbide-kode egoki horiek borondatez atxikitzeko izaten dira, hots, zordunek eta bankuek onartu beharko dituzte. Nolanahi ere, erakundeen esku dago zordunari berregituratze-eskaintzak egitea, eta hartara ikusi beharko da nolakoak diren eskaintza horiek eta benetan aplikatutako neurriak.

Gure gomendioa:

Eskaintzarik onartu baino lehen, eskatu baldintzak idatziz. Behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan. Aukera onuragarriena aztertzen lagunduko dizugu.

Utzi iruzkina