INTERNETEN, EMAILEZ, MUGIKORREZ EGITEN DIREN DELITU ETA IRUZURREN BIKTIMA IZATEA EKIDITEKO AHOLKUAK
Azken urteetan iruzur gehienak Interneten bidez, emailez, telefono mugikorrarekin, giza sareetan… burutzen dira. Onlineko delitu edo iruzurren biktima izatea ekidin daiteke neurri erraz batzuk hartzen baditugu egunerokoan. Hona hemen nabigazioa seguruago egiten duten aholku batzuk.
-Ez ireki ezagutzen ez dituzun erabiltzaileek edota aurretik eskatu ez dituzun zerbitzuek zuri bidalitako mezuak. Ezaba itzazu berehala.
-Ez partekatu Intenerten pasahitzak, banku-datuak, datu pertsonalak…
-Horrelako datuak eskatzen dizkizuten mezuei eta publizitate-apeuei ez erantzun. Zuzenean ezaba itzazu.
-Birritan pentsatu email batean, foro batean, weborri batean, SMS batean… heltzen edo agertzen zaizkizun banner edo lotuneetan klikatu baino lehen. Berdin artxibo erantsiak deskargatzeari dagokionez. Kontaktu ezagunengandik datozkizun arren, leku maleziatsuetara eraman zaitzakete edo malwaredun fitxeroak izan daitezke.
-Artxibo erantsi bat ireki baino lehen, azter ezazu antibirusarekin.
-Lotune batera joan aurretik, URL-analizatzaile batekin baiezta ezazu zuzentzen zaituen webgunea fidagarria dela.
-Alda itzazu zure pasahitzak aldian behin, ahalik eta seguruenak direla egiaztatu. Lagun diezazuketen pasahitzetako kudeatzaile fidagarriak badaude.
-Zure pasahitzen eta datu garrantzitsuen segurtasun kopiak egin itzazu.
-Ziurta ezazu ekipoaren softwarea jatorrizkoa dela eta azken bertsioarekin eguneratuta dagoela. Egiazta itzazu segurtasuneko tresnak eta aukerak (antibirusa, suebakia…) eguneratuta eta ondo konfiguratuta daudela, gaurkotzeak era automatikoan egin daitezela aginduz. Nabigatzaileei arreta berezia jarri. Erabiltzen ez ditugun pluginak edo luzapenak kentzeko unea da.
-Babestu zure WIFI sarea. Komeni da haren izena ezkutatzea kanpotik “ikus” ez dadin eta WPA edo WPA2 segurtasun-protokoloak erabiltzea. Komenigarria da ere bai routerreko jatorrizko pasahitza aldatzea.
-Giza sareetan, irakurri beti pribatutasun-politikak eta zure nahien arabera aldatu edo eguneratu zure profila. Komeni da zure profilera hel daitezkeen aplikazioen zerrenda begiratzea eta erabiltzen ez dituzunak edo interesatzen ez zaizkizunak ezabatzea.
-Kontuan izan zaila dela erabiltzaile baten atzean benetan nor dagoen jakitea. Kontuz ibili zure sareetan ezezagunak onartzerakoan edota informazioa partekatzerakoan.
-Mugikorretan eta tabletetan ez darabiltzazunerako blokeo-kode bat jar ezazu. Jardute on bat da IMEI kodea idaztea; galera edo lapurreta kasuetan blokeoa ahalbideratuko du operatzailearekiko dei batekin. Gogora ezazu gailu horientzat bereziki diseinatutako malwarea dagoela eta horregatik ahal denean segurtasun-tresnak erabili behar direla.
-Onlineko erosketa eto kontratazioetan, weborria segurua eta fidagarria dela egiaztatzen saia zaitez. “https://”rekin hasten diren web-helbideek segurtasun-berme handiagoak eskaintzen dituzte. Erosketa edo kontratazio baldintzak arretaz irakur itzazu eta ordainketa gauzatzean kontuz ibili.