KONTSUMITZAILE BAT SALBUETSITA KREDITU TXARTEL BATEN INTERESAK ORDAINTZETIK LUKURRERIAZKOAK IZATEAGATIK
KONTSUMITZAILE BAT SALBUETSITA KREDITU TXARTEL BATEN INTERESAK ORDAINTZETIK LUKURRERIAZKOAK IZATEAGATIK
Bartzelonako Lehen Auzialdiko 8. epaitegiak, 2016ko urriaren 19an, Barclays Bankekin kontratatutako kreditu txartel baten erabilpenagatik Estrella Receivables finantza erakundeak erreklamatzen zizkion 6.172 euroak ordaintzera zigortu zuen kontsumitzaile bat. Epaitegiak frogatutzat jo zuen zorra eta arbuiatu zuen defentsaren argudioa: UTB %24,60ko interesak lukurreriazkoak zirela.
Txartel hura 2002.ean kontratatu zen eta urte hartan diruaren legezko korritua %4,25ekoa zen eta maileguen batez besteko interesa %9,45ekoa zen. 1908koa den baina gaur egun ere indarrean dagoen Lukurreria Zapaztzeari buruzko Legeak (‘Azcárate Legea’ esaten zaio) lukurreriatzat hartzen du “diruaren interes normala baino askoz handiagoa dena eta (…) neurrigabea dena kasuaren egoerak aintzat hartuta”.
2002. urteko aipatu datuak, ‘Azcárate Legea’ eta Kode Zibileko 1.964. artikulua kontuan izanda, Bartzelonako Probintzia Auzitegiko 16. Aretoak (horra eraman zuen helegitea kontsumitzaileak) bidegabea jo zuen %24,60ko UTBa ezartzen zuen interesa (txartela ez zelako eragiketa arriskutsua finantza erakundearentzat) eta lukurreriazkoa ere bai. Hortaz, 2018ko urtarrilaren 17an eman zuen epaiak zigortu egin zuen partikularra txartelarekin egin zituen gastuak bankuari ordaintzera (kopururik zehaztu gabe, “horiek epaia exekutatzeko fasean finkatu beharko baitira”), baina ez interesak.