KOTILOIETAN SEGURTASUNARI BURUZ ZENBAIT ARGIBIDE ETA AHOLKU

Lagun askok ohiko kotiloietan ospatuko dituzte Urtezahar-gaua eta Erregeen gaua. EKA/ACUV Euskal Kontsumitzaileen Alkarteak kontuan izateko datu eta aholku batzuk eskaintzen ditu jai hauetaz ezbeharrik gabe gozatzeko.

-Kontuz ibili behar da telefono mugikorretik, Internetez edota kalean (debekatuta dago kalean sarrerak saltzea) saltzen diren sarrerekin, batzuetan faltsuak baitira.

-Saiatu kotiloia antolatzen duen tokia edo enpresa fidatzekoa den baieztatzen.

-Kotiloia honelako jaiak ohiko lana ez duen toki batean burutzen bada (jatetxe batean, adibidez), dagokion udalak emandako baimen berezia eduki behar du ateak zabaldu ahal izateko.

-Jaiaren antolatzaileak Erantzukizun Zibileko Asegurua eduki behar du, ospakizun hauetarako legezko segurtasun neurriak bete behar ditu eta larrialditarako plan bat eduki ere bai.

-Gelaren aforoa 100 pertsonatik gorakoa bada, zinpeko jagoleen presentzia beharrezkoa da.

-Salneurrien zerrendak bezeroen begibistan egon behar du eta erreklamazio-orriak prest kontsumitzaileen eskura.

-Emandako zerbitzuak publizitatean agindutakoarekin bat etorri behar du. Hortaz, publizitatea eta sarrera gordetzea funtzezkoa da erreklamazio bat egin behar izatekotan.

Utzi iruzkina