Martxoaren 22. Uraren Nazioarteko Eguna. “Gizateriak ura behar du”
Ur tanta bat malgua da. Ur tanta bat boteretsua da. Ur tanta bat inoiz baino beharrezkoagoa da.
Ura garapen sostengarriaren oinarrizko osagia da. Ur-baliabideak eta hauek ahalbidetzen dituzten zerbitzuak erabakigarriak dira pobreziaren gutxiagotzean, hazkunde ekonomikoan eta ingurune-jasangarritasunean. Urak biztanleriaren ongizateari eta hazkunde orekatuari bidea ematen die, funtsezkoa baita energia eta elikadur-segurtasunean eta gizakion eta naturaren osasunean.
Gaur egun 663 milioi pertsona bizi dira edateko ur-horniketarik gabe etxetik hurbil. Hori dela eta, osasun arazo larriak pairatzen dituzte ur kutsatua edan behar izateagatik, urrutiko iturrietara joan behar dute ur garbiaren bila edo egunero errenkada luzeetan egon behar dute.
Zergatik ura alferrik galdu?
Aurtengo Uraren Naziorteko Egunaren helburua uraren alferrik galtzea ahal den neurrian ekiditea saiatzea da; nekazaritzan, industrian, herrietan, hirietan, etxeetan xahutzen den uraren %80 murrizten eta berrerabiltzen saiatzea, naturara kutsatuta eta elikagai baliotsuak galduta itzul ez dadin.
Ur zikinen bilketa eta prozesamendua handiagotu eta era seguruan birziklatu behar ditugu. Era berean, alferrik galtzen eta kutsatzen dugun ur kopurua murriztu behar dugu ur-baliabideak eta ingurugiroa babesten laguntzeko.
Garapeneko 6. Helburua gizaki guztiontzat edateko ura, haren kudeaketa sostengarria eta saneamendua bermatzea da, alferrik galdutako ura erdira jaisteko eta birziklapena igotzeko helburuekin ere.
Datu nabarmenak
-Gizakiok sortzen ditugun ur zikinen %80 birziklatu eta tratatu gabe itzultzen da ekosistemetara.
-1.800 milioi pertsonek gai fekalek kutsatutako ura erabiltzen dute, kolera, disenteria, tifus edo poliomielitis gaixotasunak hartzeko arriskatuz. Garbitasun ezak, osasun-azpiegitura urriek eta edateko ur txarrak urtero 842.000 heriotz eragiten dituzte.
-Ur zikinak ustiatzeko aukerak oso handiak dira. Era seguruan kudeatutako ur zikina energia eta ur garbia edukitzeko iturri paregabea da, baita elikagaiak eta bestelako gai berreskuragarriak sortzeko ere.
-Uraren Nazioarteko Eguna UN-Water erakundeak koordinatzen du. UN-Water edateko urarekin lotutako gaietarako Nazio Batuen Erakundearen lankidetzarako mekanismo bat da, non gobernuek eta beste entitate batzuek parte hartzen duten.