MERCADONAK 22.886 € ORDAINDU BEHAR IZAN DIZKIO OVIEDOKO SUPERMERKATU BATERA SARTZEAN LESIONATU ZEN ANDRE BATI

Espainiar Estatuan jurisprudentzia ugaria dago publikoarentzat irekitako establezimenduetan (supermerkatuak, diskotekak, zinemak, saltokiak, gimnasioak…) kontsumitzaileek eta erabiltzaileek pairatutako eroriko/istripuei buruz. Epaitegiek zauritutako pertsonari kalte-ordain bat eman dakiola agin dezaten ezinbestekoa da frogatzea benetako kalte bat egon dela, establezimenduak akats bat eduki edo zabarkeria bat egin duela eta gauza bien arteko harreman zuzena egon dela; eta hori guztia era ukaezinean egiaztatzea auzi-jartzaileari dagokio. “Ezin da erantzukizunik onartu erorikoa kaltedunaren deskuiduaren ondorioz gertatu denean edo bizitzaren arrisku orokorren eremuan gertatu denean normaltasunaren barruan aurkitzen den edo biktimarentzat aurrez ikusgarria den oztopoa izateagatik”, ebazten du Auzitegi Gorenak 2007ko otsailaren 22an emandako epai batek.

Oviedoko Lehen Instantziako 10. Epaitegiak hori eta jurisprudentziako beste erreferentzia batzuk aipatzen ditu hiri horretako Mercadonako supermerkatu batean erori eta kaltetua suertatu zen andre batek aurkeztutako eskaerari buruz aurtengo urtarrilaren 16an eman zuen epaiaren “eskubide-oinarrietan”. Istripua 2016ko abuztuaren 9an gertatzu zen. Supermerkatuko sarrera bustita zegoen, andrea irristatu zen, erori zen eta eskumutur batean mina hartu zuen. Mercadonaren aurkako eskaeran 28.765 euro eskatu zituen hurrengo kalteengatik: kalte moderatuko 63 egun, oinarrizko kalteko 184 egun, ondorio funtzionalak, kalte estetikoak eta bizi-kalitate galera.

Mercadonak bere erantzukizuna ukatu zuen lurzorua bustita egotea egun hartan erortzen zen euri biziari egotziz eta erorikoa gertatu zen tokiaren azalerak, segurtasun-arkuak baino lehen dagoena, arauak betetzen dituela, makina batez garbitzen dela maiz eta supermerkatuak lurzoru irristakorraz abistatzen duten kartelak jartzen dituela baietsiz; eta eskaerak aurkeztutako kalteen balioespenaren zati batekiko desadostasuna agertu zuen.

Beste froga batzuk ezean (argazkiak, adibidez), andre auzi-jartzaileak lekukoak eraman zituen epaiketara. Esan zutenez, istripuaren egunean, edo beraren aurreko uneetan, ez zen makina garbitzailea erabili bezero-etorri handia zegoelako eta, lekuko batez azpimarratu zuen, makina horrek ezin duelako erorikoaren tokira heldu lanpasa bat dagoelako non irristatzen den. Mercadonak ezin izan zuen frogatu auzitegiaren aurrean bustitako lurzoruaz abisatuz kartel bat egon zelarik ere, lekuko batzuek baietz eta beste batzuek ezetz deklaratu bait zuten; nolanahi ere, kartel hori erorikoaren tokitik haratago jarri ohi da eta berdin aipatu lanpasa (Mercadonak berak epaiketan erakutsitako argazkien arabera), eta beraz euria egiten duen egunetan, Oviedon asko diren horietan, ezbeharraren zona bustitzea sahiesteko ez du balio.

Auzitegiari supermerkatuaren erantzukizuna aski frogatuta iruditu zitzaion eta andreari 22.886 euroko kalte-ordaina ematera zigortu zuen Mercadona, aipatutako kalte-egunak onartuta baina ez ondorio funtzionalak, kalte estetikoak eta bizi-kalitate galera.

Utzi iruzkina