Oinarrizko arreta beharrezkoak UVA izpiak hartzerakoan
UVA izpiak hartzen dituzten pertsonen artean melanoma bat pairatzeko aukera %74 handiagoa da.
UVA izpiak hartu aurretik ‘informatutako onespena’ sinatu behar da, kirurgiako ebakuntzetan bezala.
- UVA izpiak hartu baino lehen, joan mediku edo farmazialariarengana aktibitate horrekin arazoak sor ditzakeen botikaren bat hartzen ari bazara.
- Izpiak hartu aurretik, azala garbitu; ukenduak, makillajea, kosmetikoak… kendu.
- Atera ere bai bitxiak, lentilla eta gauza metalikoak (eraztunak, piercingak…).
- Homologatutako betaurrekoak erabili. Eguzkirakoek ez gaituzte babesten erradiazioetatik, zeinek kornearen inflamazioa eta begi-lausoak eragin ditzaketen.
- Makinak plastikozko geruza batekin edo bezero berri batek erabiltzen duen bakoitzean kentzen den beste material batekin estalita daudela ziurtatu behar da.
- UVA izpiak hartzerakoan genitalak estali.
- Gomendioak jarraitu iraupen, intentsitate eta UVA izpien lanparatik mantendu behar den distantziari buruz. Lehen saioetan, inolaz ere 4 minutu baino gehiago. Orokorrean, inoiz ez 7-8 minutu baino gehiago.
- Azala hidratatu UVA izpien saioaren ostean.
- Medikuarengana joan UVA izpiak hartu ondoren azalean babak, zauriak edo gorritasunak azaltzen baldin badira.
- Ez hartu eguzkia eta UVA izpiak egun berean.
- Saioen artean 48 ordu gutxienez itxaron, batez ere lehenengo bien artean.
- Ez hartu UVA izpiak bi hilabete baino gehiago jarraian, eta saio kopurua 20-30tan mantendu urte batetan.
- Dermatologo batzuk UVA izpien saioak ez direla bizitza osoan 100 baino gehiago izan behar diote.
Oraindik arau-hauste larriak ematen dira
Profesionaltasun maila eta arauen betekizuna UVA izpietako egoitzen aldetik azken urteetan hobetzen joan da, batez ere 2003an gizakion brontzeztatze prozesuarentzat erradiazio ultramoreen hartzeak arautzen duen Errege Dekretua indarrean sartu zenetik. Hala ere, oraindik zenbait egoitzetan arau-hauste larriak detektatzen dira, hurrengoak bezalakoak:
- Derrigorrezko informazioaren gabezia (UVA izpiak hartzeko debekua 18 urte baino beherakoentzat, adibidez).
- Bezeroaren azalaren fototipoa egiaztatzean oker larriak burutzea.
- UVA izpien osasunerako “onurak” goraipatzen dituzten kartelak azaltzea.
- Ez galdetzea bezeroari bere sendian azaleko minbiziko kasuak eman diren.
- Kabinetan begietarako babeslerik gabe sartzea ahalbidetzea.
- Brontzeztatzeko ukendu azeleratzaileak erabiltzea ahalbidetzea.
- UVA izpien jarraitutako bi saio ahalbidetzea.
- Ez eduki ezta eskaini ere zapiak, makillajea kentzeko eskuoihalak edo papera, plastikoa edo gero zaborrara bota daitekeen zerria zeinek gorputza eta makinaren arteko kontaktua galarazten duen.
- Eguzkia eta UVA izpiak egun berean hartzearen arriskuari buruz informaziorik ez ematea.
- Saioen salneurriak agerian ez azaltzea.
- UVA izpien makinak maneiatzeko beharrezkoak diren diplomak edo akreditazioak ez izatea (administraritza autonomikoek gaitasun kurtsoetako arduradunek ematen dituzte).